Prentsa Aretoa

2017/10/26

Bildarratzen iritziz, 155. Artikulua aplikatzea “zigorra” da eta Estatuko Gobernuari akordioa bilatzea eskatu dio

Tramitea biharko Osoko Bilkurara heldu den arren, PP, PSOE eta y Ciudadanos alderdiei euren jarrera aldatzea eskatu die muturreko neurri honen aurrean.

rss Ezagutzera eman
Bildarratzen iritziz, 155. Artikulua aplikatzea “zigorra” da eta Estatuko Gobernuari akordioa bilatzea eskatu dio

ARGAZKIA JAITSI

Jokin Bildarratzek 155. Artikulua aplikatzea “zigorra” dela esan du, eta horren kontra dagoela jakinarazi du gaur arratsaldeko Batzordean, tramitea gera dadila exijituz. Bozeramaile jeltzalearen iritziz, “neurrigabekeri honek ez du inolako justifikaziorik”, izan ere, Kataluniako Parlamentak “ez du egin” inolako independentzia adierazpenik.  Gainera, Gobernu Kontseiluak egindako errekerimendua “ez da zuzena izan”, bere aburuz, “Generalitati eskatutako neurriak ez direlako zehaztu”; horrez gain, “ez dituen eskumenak hartzen ditu bere gain, Auzitegi Konstituzionalari berari bakarrik dagokion funtzio jurisdikzionala kenduz”.

Goi Ganberan Alderdi Popularrak duen gehiengoari esker, PSOE eta Talde Mistoko ordezkari izan den UPNren botoekin batera, tramitea Osoko Bilkurara heldu bada ere, Bildarratzek euren jarrera aldatzea eskatu die muturreko neurri honen aurrean aipatutako alderdiei eta baita horren aldekoa den Ciudadanosi ere. Honen harira, Gobernuko lehendakariordeari “Gobernuaren jardun guztia akordioa bilatzera bideratzea” eskatu dio, “oraindik itxaropena dagoelako; eta ez 155. Artikulua aplikatzera”.

EAJko senatariak azaldu duenez, “kataluniarrentzat Presidenta bezalako figura, euskaldunentzat Lehendakaria den bezala, oso esanahi garrantzitsua du gure herri izaera ulertzeko; haiek eta gu ez gara erkidego soil bat, herri bat gara, eta errealitate hau ulertzen ez den heinean arazoa ez ezagutzea da eta, hortaz, irtenbidea nondik etorri ahal den ez jakitea da”.

Bozeramaile jeltzaleak aipatu duenez, Gobernuak “argi zeukan, uda aurretik ere, 155. Artikuluak jasotzen dituen jarraibideetatik haratago joan nahi zuela: katalunian Parlamentua, Gobernua, segurtasuna eta komunikabideak bere esku hartzea”, jakinarazi du. “Hautestontzien epaitik pasatu gabe botere guztia bere gain hartu nahi dute: juridikoa, legegilea eta betearazlea… Hori, zuzen zuzenean, legearen eta konstituzioaren kontrakoa da”, bere iritziz, proposatutako neurriek “estatuaren ereduari eta autonomia politikoari eragiten diete, baita estatu demokratikoaren oinarriei ere, botereen banaketa eta oreka aldatuz”.

Aplikatu beharreko neurriak bilatzen duten helburuarentzat proportzionalak ez direla ere iritzi dio Bildarratzek, egitez autonomia bertan behera uzten dutelako, esate baterako  “Governeko Presidenta eta Consellerrak bere postuetatik kenduz”; hori, senatariaren aburuz, “oinarrizko eskubideen aurka doa, Kataluniako herritarrei bere bozka eskubidea kentzen dietelako, eskumenik ez duen kanpoko erakunde batek eurek hautatutako Parlamenta bertan behera uzten duelako”.

 

Ezagutu Gure Senatariak