Prentsa Aretoa
2018/02/26
Bildarratzen iritziz, “edonora joan gintezke” autogobernuaren inguruan sentsibilitate desberdinak jasoko dituen testua adostu eta gizartearen onarpena lortuz gero
EAJko senatariak erakundeen eskuduntzen errespetua aldarrikatu du, horretarako eskuduntza markoa definitzea, hori betetzeko berma eta leialtasuna azpimarratuz.
Jokin Bildarratzek Legebiltzarrean jarri du bere ardura handiena autogobernuaren inguruan aurrera egiteko. “Abertzale eta ez abertzaleen artean adostasuna lortzeko gauza bagara, sentsibilitate desberdinak jasoko dituen testua adostu eta gizartearen ‘bedeinkazioa’ lortu, edonora joan gintezke”, adierazi du Estatuko Parlamentuan jarri diezaiokeen oztopoari buruz galdetu diotenean. ETB1en eskaini duen elkarrizketan, EAJko senatariak egoera ez dela erraza onartu du, sentsibilitate desberdinak oso urruti agertu direlako oinarriak mahai gainean jartzerakoan.
ETAren jarduera armatua amaitu ostean Euskadi beste fase “askoz hobe” batean dagoela nabarmendu ostean, Bildarratzek biolentzia egoeran zegoen legedi berezia kentzea eskatu du; “utz gaitzatela gure artean eztabaidatzen zein etorkizun nahi dugun; ea gauza garen herria ulertzeko, onartzeko eta inklusiboa izango den testua definitzeko ostean Madrilen defendatzeko”.
Bildarratzek erakundeen eskuduntzen errespetua aldarrikatu du, eta horretarako eskuduntza markoa definitzea eta hori betetzeko bermeaz gain, leialtasuna azpimarratu du. “Eztabaidatu dena eta onartu dena bete beharra dago. Eta hori da falta dena”. Honen harira, Estatuan “oso kaskarra” den demokrazia bat dagoela aipatu du senatariak: “gaur irizpide batek balio du, legea betetzea, eta hurrengoan ez, eta hori defendatzeko Estatu arrazoiak daudela esaten da. Hori heldu gabe dagoen demokrazia baten erantzuna da eta hori gainditu nahi dugu autogobernu definizio honekin”.
Jokabide horretan Estatuko alderdi politiko nagusi guztiak batu ditu Euzko Abertzaleak Taldeko bozeramaileak, “Estatuko konfigurazioan lau alderdi nagusiak ados daudelako”. Ciudadanos taldekoen “ildo demagogikoa” alde batera utzi gabe, “ezin dugu ahaztu PP eta PSOEren ikuspegi birzentralizatua”, ohartarazi du Bildarratzek. Gernikako Estatutua bete gabe dagoela gogoratuz, beraien bidea “beste bat” dela aipatu du senatari jeltzaleak; “ez dute benetan sinesten Estatu anitza denik eta nazio ezberdinez osatutakoa”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19