Prentsa Aretoa
2019/05/29
Goiko Ganberaren Mahaian Raül Romeva senataria kargugabetzearen kontra bozkatu du EAJ-PNVk
Imanol Landa Hirugarren Idazkariaren aburuz Gobernu Organoak bertan behera utzi du Senatuaren autonomia defendatzeko egin behar duen lana. “Auzitegi Gorenaren esku hartzea baimendu du,botere banaketa printzipioa argi eta garbi urratuz”.
Imanol Landa Senatuko Mahaian EAJ-PNVren ordezkaria denak Raül Romeva senatari gisa kargugabetzeko egin den planteamenduari uko egin dio gaur Goiko Ganberaren Gobernu Organoak egin duen bileran. Hirugarren Idazkariak kontrako botoa eman duen arren, PSOEko beste lau ordezkariek eta PPko biek eman duten botoek ekarri dute ERCko kidea, gaur egun `proces´ independentistaren ondorioz presoaldi prebentiboan dagoena, kargurik gabe geratzea.
Imanol Landak aditzera eman duenez Mahaiak ez du egin “Senatuaren autonomia defendatzeko dagokion lana” “Auzitegi Gorenaren esku hartzea” ahalbidetu duelako “botere banaketa printzipioa argi eta garbi urratuz”. Era berean azaldu duenez “Mahaiari eskatu diogu bere autonomia defendatzeko orduan proaktiboagoa izan dadin, baina azkenean Auzitegi Gorenaren postulatuei jarraitzea hobetsi dute”. Legeak aurreikusten duen erreguzkoa ez egoteak dakar “Senatuaren autonomia instituzionala zuzenean erasotzea”. Printzipio hau bere araudiaren 72.1 artikuluan jasota dago eta bere araudi propioa egiteko duen gaitasunean islatzen da “baina baita arau horiek betetzeko derrigorrean ere, Senatuaren araudiaren 22. artikuluak ezartzen duen bezala”. Era berean esan du erabaki horrek “oinarrizko eskubideak urratzen dituela, besteak beste Konstituzioaren 23. artikuluak, hiritargoak gai publikoetan parte hartzeko eskubidea duela ezartzen duena, hiritargoak berak aukeratu duen ordezkaritzaren bidez. Landak auzitan jarri du 384 bis artikuluaren aplikagarritasuna, kontraesanetan dagoelako Prozedura Kriminalaren Legearen 752 eta 753 artikuluetan esandakoarekin.
Alderdi politikoari dagokionez, senatari jeltzaleak esan du erabaki hau dela “politikaren judizializazioaren adierazpenik argiena, elkar ulertzeko egoeretara hurbildu beharrean, are gehiago urruntzen gaituelako gure arteko tentsio eta gatazka egoerara eramanaz eta Botere Legegilearen eta Judizialaren gatazka larria eraginaz”. Hirugarren Idazkariak “elkarrizketa eta politika” behar direla esan du Kataluniako egoera konpontzeko formula bakarra delakoan “Politikarekin eta politikatik baino ezin izango zaio berme guztiekin egoera honi heldu ”.
Jokin Bildarratz EAJ-PNVren bozeramaileak bere aldetik azpimarratu du guztiz zentzugabea dela Raül Romevaren egoera zein iragan astean Kongresuan kargugabetu zituzten diputatuena. ”Aske egon beharko lukete. Sufritzen ari diren presoaldi prebentibo neurrigabea gaitzesten dugu, kargugabetze honetarako argudiotzat erabilia izan delarik”, esan du.
Amaitzeko, Raül Romeva atzeraeragintasunez maiatzaren 21etik aurrera kargugabetu izanak ekarri du ERCk gaur Talde Parlamentarioa osatzerik ez izateak. Mahaiak taldea eratzeko epea luzatzea erabaki du aurrera egin ahal izan dezan. Egoera hau ere bada jeltzaleen esanetan “egoera honek sortzen duen zentzugabekeriaren sintoma, hau da, ERCk gizartean duen indarrarekin eta ordezkaritzarekin ere lehen unetik Talde Parlamentarioa sortu ezinik dabilela”, amaitu du Bildarratzek.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19