Prentsa Aretoa
2021/11/02
“Ardura eta goragoko helburuak” bilatzea eskatu dio Imanol Landak Llop ministro andreari, betirako espetxe zigor berrikusgarria kentzeko
Jeltzaleek Gobernuko bozeramaile eta Funtzio Publikoko ministro Isabel Rodríguezi eskatu diote “oinarrizko neurriak” har ditzala Estatuko Administrazio Orokorrak Euskadin ematen dituen zerbitzuetan euskaraz ematen den arreta hobetzeko
Beste behin ere, EAJ-PNV betiko espetxe zigor berrikusgarriaren kontra agertu da, eta Justizia ministro Pilar Llopi galdetu dio Estatuko gobernuak noizko daukan pentsatuta aurreko exekutiboak, Partido Popularrekoak, Zigor Kodean jaso zuen zigor hau indargabetzea.
Imanol Landa senatariak uste du neurri hau Zigor Kodean sartu zela, praxi desegokian, “legeak berotan onartzearen ondorioz” eta kritiko agertu da Auzitegi Konstituzionalak betirako espetxe zigor berrikusgarria abalatzeko hartu duen erabakiarekin. Landak argitu duenez zigor honek “oinarrizko printzipio eta baloreak ukatzen ditu, berrezteko eta gizarteratzeko orientabidea kasu”. Era berean uste du neurri hau “berrikusgarria den arren, ez du esan nahi betiko espetxe zigor bihurtu ez daitekeenik”, eta gaineratu duenez “Konstituzioaren inguruan dagoen kontsentsuarekin” eta betiko zigorra ez ezartzearekin. Baita kolokan jarri du zigor honen eraginkortasuna ere.
Bilkuran hitza hartu duenean, senatariak Llop ministro andreari gogoratu dio Euskal Taldeak Lege Proposamena aurkeztu zuela zigor hau indargabetzea eskatuz, eta proposamenak behe ganberaren gehiengo zabal baten babesa jaso zuela izapidera onartzeko. Zentzu honetan EAJ-PNVk ministro andreari eskatu dio “ardura eta goragoko helburuak bilatzea” eta zigor hau Zigor Kodetik ken dezala. “Segurtasunaren defentsak ezin du berarekin ekarri funtsezko eskubide eta baloreak kaltetzea”, amaitu du senatariak.
Euskal Taldeak sustatu duen bigarren ekimen baten bidez, Mertxe Garmendia senatariak Gobernuko bozeramaile eta Lurralde Politikako ministro Isabel Rodriguezi exijitu dio behar besteko neurriak har ditzala Estatuko Administrazioak Euskadin ematen dituen zerbitzuetan euskarazko arreta bermatzeko.
Erregio edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako kartaren bidez egindako errekerimenduaren arabera, Euskadin inkestatu diren herritarrek EAOko zerbitzuetan euskaraz emandako arreta «eskas» jo dute hiru alderdietako bitan. Senatari jeltzalearen ustez, emaitza hori "etsigarria" da, eta horregatik eskatu du Espainiako Gobernuak batzorde horren gomendioak bete ditzala, joan den martxoan argitaratutako txostenak adierazitakoarekin bat eginez.
Amaitzeko, Garmendiak Rodríguez ministroari eskatu dio “prozedura judizialetan hizkuntza ofizialak erabili ahal izatea” eta exijitu du “egiturazko neurriak hartzea” euskararen erabilera bermatzeko estatuko administrazioaren zerbitzuetan.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19