Prentsa Aretoa

2022/09/21

Estefanía Beltrán de Herediak Europako Parlamenturako hauteskundeetan barruti autonomikoak ezartzeko beharra azpimarratu du

Agerian utzi du egungo estatuko barruti bakarra ez datorrela bat estatu autonomikoaren errealitate ideologiko eta nazional pluralarekin

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Europako Parlamenturako hauteskundeetan barruti autonomikoak ezartzeari ekin behar zaiola berretsi du Estefanía Beltrán de Herediak. Atzerrian bizi direnen botoa arautzeko Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoa aldatzeko Lege Organikoaren Proposamenaren eztabaidan, EAJ-PNVk Senatuan duen bozeramaileak ohartarazi du oraindik arautu gabe daudela Europako Ganberarako hauteskundeak, “Espainiako Estatuko aniztasun ideologiko eta nazionalak ordezkaritza egokia izan dezan”.

Bozeramaile jeltzaleak agerian utzi duenez, “Europa komunitarioa osatzen duten aukera ideologiko, nazional eta erregional guztien ordezkaritza gorena hautatzeaz gain -eta ez gobernu bat aukeratzea-, Estatuko barruti bakarra egotea ez dator bat Estatu Autonomikoaren errealitate pluralarekin, ezta Europar Batasuneko Hauteskunde Aktan xedatutakoarekin ere; hain zuzen ere, Estatuei bere barrutiak bere ezaugarri eta berezitasunetara egokitzeko gonbita egiten diena, horrela ulertzen baita hautesle eta hautatutakoen arteko loturak hobetzen direla”.

Aldarrikapen horrengatik ez ezik, Beltran de Herediak ohartarazi duenez, “hau ez da hauteskunde-legearen azken erreforma izango”; izan ere, aurrerapen teknologikoek eskaintzen dituzten aukerak txertatuz joateaz gain, “herritarren deslokalizazio gero eta handiagoaren ondorioei eta beraien nazionalitateko herrialdearekiko loturaren galerari ere heldu beharko zaie”.

LOREG aldatzeko gaur onartutako Legearen edukiari dagokionez, Euskal Talde Parlamentarioak aldeko botoa eman du, “atzerrian bizi diren pertsonek hauteskundeetan parte hartzeko bidea errazten duelako”, honenbestez 2011ko erreforman ezarritako boto erregutua ezartzeak ekarri zituen “oztopoak” zuzenduz. “Atzerrian bizi diren pertsonek botoa emateko duten eskubidea benetan erabiltzea errazten da, hauteskunde-prozesuaren segurtasun juridikoaren, fidagarritasunaren eta gardentasunaren bermeei kalterik egin gabe”.

Ezagutu Gure Senatariak