Prentsa Aretoa
2022/12/22
Estefanía Beltrán de Herediaren iritziz, sedizioa eta bidegabeko erabilera erreformatzen dituen legeak bidea errazten du Katalunian bizikidetzan aurrera egiteko
Salatu duenez, PPk “auzitegiak iruzurrez erabiltzen ditu ordezkaritza politikoaren bidez lortu ezin duena lortzeko, nahiz eta organo jurisdikzionalen eta sistema demokratikoaren izen ona galtzearen kontura izan”
Estefania Beltran de Heredia Senatuko Euskal Talde Parlamentarioko bozeramailearen iritziz, sedizioa eta bidegabeko erabilera erreformatzen dituen legeak bidea errazten du Kataluniako bizikidetzan aurrera egiteko. Delitu horiek arautuko dituen legearen eztabaidan, gaur, -EAJk aldeko botoarekin onartu dena -, Beltran de Herediak gaineratu du “urrats garrantzitsua dela Kataluniako eta Euskal Herriko lurralde-auziei heltzeko”.
Bidegabeko erabileraren delituari dagokionez, senatari jeltzaleak zehaztu du “ez zaiola zigorra kentzen, baizik eta berriz formulatzen dela”, 2015aren aurreko egoerara itzultzeko, orduan PPk aldatu baitzuen, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren eta Kontseilu Fiskalaren aurkako txostenei jaramon egin gabe, eta ondare publikoaren administrazio desleialaren tipifikazioa txertatu zuen, “helburu bakar batekin: independentismoaren aurka jardutea, eta, zehazki, Artur Masen aurka, 2014ko azaroaren 9ko erreferendumaren deialdia dela eta”.
Lege Organikoaren Proposamenaren eztabaida polemikarekin iritsi da Senatura; izan ere, bozeramaile jeltzaleak azaldu duenez, “Konstituzio Auzitegiak prebentzioz debekatu du, senatariek eztabaidatzeko, adosteko eta legeak egiteko duten eskubidea murriztuz, Gorte Nagusien subiranotasunaren eta autonomiaren konstituzio-printzipioak urratuz, eta Parlamentua Konstituzio Auzitegiaren mende jartzeko borondatearen adierazpen gisa. Horrek urratu egiten du konstituzio organo eta erakundeek izan beharko luketen berdintasun-printzipioa eta mendekotasunik ezaren printzipioa”.
Beltran de Herediak egoera hori eragin izana aurpegiratu dio PPri, baita botere judiziala berritzeko prozesua blokeatu izana ere, “epai-aginduak iraungita dituzten auzitegiak modu iruzurtian erabiliz, ordezkaritza politikoaren bidez lortu ezin dutena lortzeko, nahiz eta organo jurisdikzionalen eta sistema demokratikoaren izen ona galtzearen kontura izan”. Bozeramailearen iritziz, “gehiengoa duten bi alderdien arteko talka horren onuradun bakarra eskuin muturra da, eta horren helburu politiko nagusia sistema autoritarioei prestigioa kentzea da, sistema autoritarioak ezartzeko”.
Azkenik, Beltrán de Herediak adierazi duenez. “argitu egin da organo jurisdikzionalen erabakiak duela urte askotatik kutsatzen dituen gehiegizko kutsu politikoaren inguruko zalantzak, oraindik inork halakorik balu”. Hala, adierazi du “batzuk, Konstituzio Auzitegiaren inpartzialtasun faltak, ez gaitu berri moduan harrapatzen”, 2008an Juan Mari Atutxa buru zuen Eusko Legebiltzarreko Mahaia Gasteizko Ganbera Legegilearen subiranotasuna defendatzeagatik gaitasungabetu zela aipatuz.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19