Prentsa Aretoa

2026/06/18

LOPIVIk eremu judizialean indarkeriaren biktima diren adingabeentzako arreta espezializatuari buruz egindako aurreikuspenen betetzeaz galdetuko dio EAJ-PNVk Sira Regori

Maria Dolores Etxanok aurreikusitako neurrien betetze-mailaz galdegingo dio Gazteria eta Haurtzaro ministroari, Gobernuaren kontrolerako saioan

rss Ezagutzera eman
LOPIVIk eremu judizialean indarkeriaren biktima diren adingabeentzako arreta espezializatuari buruz egindako aurreikuspenen betetzeaz galdetuko dio EAJ-PNVk Sira Regori

ARGAZKIA JAITSI

Datorren astearteko osoko bilkuran, Maria Dolores Etxano EAJ-PNVko senatariak Sira Rego Gazteria eta Haurtzaro ministroari galdetuko dio zein neurri bultzatu dituen Ministerioak LOPIVIk eremu judizialean indarkeriaren biktima diren adingabeei arreta espezializatua emateari buruz ezarritako aurreikuspenak betetzen direla bermatzeko, eta zein den orain arte lortu den betetze-maila. Joan den hilean, Ministroen Kontseiluak LOPIVIren, Haurrak eta Nerabeak Indarkeriaren aurrean Babesteko Legearen erreforma onartu zuen, aldaketak eginez duela bost urte onartutako lege-testuari, nahiz eta horrek neurri agrrantzitsu asko oraindik bete gabe zituen.

Interpelazioa. Bestalde, Igotz López senatariak Justizia Zerbitzu Publikoaren eraginkortasunaren arloko neurriei buruzko urtarrilaren 2ko 1/2025 Lege Organikoaren aurrerabideari eta ezarpenari buruz galdetuko dio Presidentzia, Justizia eta Gorteekiko Harremanetarako ministroari. Onartu zenetik urtebete baino gehiago igaro direnean, Euskal Talde Parlamentarioaren ordezkariak Felix Bolaños ministroari eskatuko dio legean jasotako neurrien aplikazioa nola eboluzionatzen ari den azaltzeko.

Ezagutu Gure Senatariak