Prentsa Aretoa

2006/03/08

EAJk GETXO-ANTZOKIAREN BIRMOLDAKETARAKO ONARTUTAKO FINANTZIAZIOA ESKATU DU

Javier Maqueda senatariak adierazi duenez, “ Goi ganberak Estatuko Aurrekontu Orokorretan emendakina onartu zuen; ondorioz, Getxo-Antzokiaren birmoldaketarako finantziazioa ontzat eman zuten jada abenduan"

rss Ezagutzera eman
Gaur goizean Senatuan ospatu den Gobernuaren Kontrolean, Javier Maqueda EAJko senatariak Getxo Antzokiaren birmoldaketa proiektuari buruz galdetu dio Exekutiboari. Ministraren erantzun harrigarriaren ondoren, gaiari buruz deus ez zekiela esan baitu, Maquedak finantziazioa 2005eko abenduan onartu ziren Estatuko Aurrekontu Orokorren lege proiektuan agertzen zela azpimarratu du. Kontu hauetan onartutakoaren arabera, 2006 urtean Getxoko udalak 1500000 euro jasotzeko akordiora iritsi ziren. Hurrengo bi urteetan, aldiz, 3 milioi euro jaso behar zituzten. Amaitzeko, senatari jeltzaleak Leioako herriari gertatutako berriro gerta ez dadin eskatu du. Gogora dezagun “1% kulturalaren” arabera, Leioako udalak 1800000 euro jaso behar zituen kultura zentroa egiteko. Aitzitik, ez zen horrelakorik gertatu, eta proiektuaren gastu guztiak udalak jasan behar izan zituen.
Ezagutu Gure Senatariak