Prentsa Aretoa
2007/09/11
Maquedak zorrak bateratzeak epe luzera arazoak sor ditzakela ohartarazi du
Javier Maqueda, EAJko senatariak, Gobernuak zorrak bateratzen dituzten erakundeak erregulatzeko beharra adierazi du; bere ustez, "kontsumitzaileak ez ditu zerbitzuaren baldintzak ongi ezagutzen".
Estatu Batuetako hipoteka krisiak nazioartean alarma sortu du; Boltsaren jeitsierak, Europako Banku Zentralak egindako diru sarrerak eta interesen igoerak "dezelerazio eta ziurgabetasunaz" hitz egitea eragin du. Hori dela eta, hainbat hiritarri hilero ordaindu beharreko zenbatekoa igo zaie; ondorioz, erakunde hauetara jotzen dute hileroko kuota jeisteko asmoz; aitzitik, hipotekaren iraupena askoz gehiago luzatzen da (15 urte arte), eta interesak ere izugarri igo daitezke (%1etik, %5era).
Javier Maquedak, EAJk Goi Ganbaran duen Ekonomia bozeramaleak, "alarma faltsurik" ez sortzeko eskatu du; hala ere, egoera oso ona ez dela onartu du. Honen harira, senatari jeltzaleak "erabakiak hartu aurretik, oso ondo pentsatzeko eskatu dio hiritarrari; zorren bateratzea epe laburrerako ona izan liteke, baina ez epe luzera". Maquedaren hitzetan, "erabiltzaileak ez daude ongi informaturik; izan ere, Gobernuak ez ditu erakundeak erregulatu, eta abusu ugari egin ditzakete".
Zentzu honetan, EAJko bozeramaleak, martxoan EAJren ekimenez Senatuan onartu zen mozioa gogorarazi nahi izan du; honen arabera, Gobernuari erakunde hauek erregulatzera behartzen zitzaion.

Nabarmenak...
Senatua
2026/05/07
Senatua
2026/04/28
Senatua
2026/04/24
Senatua
2026/04/23
Senatua
2026/04/20
Berri ikusiagoak...
Senatua
2024/11/13
Senatua
2024/12/18
Senatua
2025/01/08
Senatua
2025/02/11
Senatua
2024/12/04

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS