Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/10/08

Jokin Bildarratz Alemanian izan zen bisita informatiboan

Senatuko Talde Parlamentarioen ordezkariekin osatutako delegazioa Alemanian izan zen urriaren 6tik 10era bitartean informazioa jasotzeko egindako bisitan. Euzko Abertzaleak Taldeko ordezkari den Jokin Bildarratz ere parte hartu zuen elkartruke ekimen honetan elkarrizketa politiko eta espezializatuak egin zituzten Berlin eta Baden-Wurtemberg hirietan. Horien artean nabarmenenak Bundestag, alemaniar herria ordezkatzen duen Beheko Ganberako Batzorde Juridikoa; Bundesrat (Batzorde Federala, Federatutako hamasei Länder edo Estatuen ordezkaritza ganbera); Justizia eta Kanpo Harremanetako Ministerio Federalak; Konstituzio Gorte Federala eta Baden-Wurtemberg-eko Lurralde Gobernua.

rss Ezagutzera eman
Jokin Bildarratz Alemanian izan zen bisita informatiboan

ARGAZKIA JAITSI

Alemaniako Gobernu Federalaren gonbidapenari erantzunez, zazpi senatarik osatutako delegazioa hainbat gai interesgarri ikuskatzen aritu ziren, tartean bertako lurralde eredua aztertu eta hango berezitasunen batzuk Estatu espainiarrean aplikatzeko aukera ikusi. Hauen artean izan ziren, esate baterako, Konstituzioaren aldaketa edota lurraldeetako Gobernuen inplikazioa Alemaniako Nazio Legedian. Konstituzioari dagokionez, deigarria da Alemaniako Oinarrizko Legea 54 aldiz aldatu dela ikustea, bere edukian aldaketa nabarmenak izanik, eta bitartean Estatu espainiarrekoa bitan baino ez dela ukitu; bietan ere, Europako erakundeek derrigortuta. “Gaur egun ere agerian geratzen da Alderdi Popularrak Konstituzioa aldatzeko prozesuan buru izateko duen gaitasun eza, nahiz eta Parlamentuko beste alderdi politiko guztiek argi duten beharrezkoa dela berritzea”, gaitzetsi du senatari jeltzaleak.

Lurraldeetako Gobernuek nazioaren legedian izaten duten inplikazio handia dela eta, “Katalunia eta Euskadiko gaiak deigarriak egiten zaizkie alemaniarrei”, Bildarratzek dioenaren arabera. Alemaniako erakundeen egituraketa adostasuna bilatzean oinarritzen da, horregatik “pentsaezina da Federazioaren Parlamentuak garrantzi handiko lege bat onartzea Länder-en akordiorik gabe”, dio Senatuko Euzko Abertzaleak Taldeko bozeramaleak. Honen adibide da Gobernu federalean dagoen akordio handia, CDU/CSU eta SPD (Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata) alderdien artean Bundestag-eko kideen %80 hartzen duena. Elkarrekin ulertzearen politika sustraituta dago eta beharrezkoa da, izan ere gehienetan Länder-etako eta Federazioko Gobernuak ez dira izaten alderdi politiko berekoak, baina akordioetara heltzen dira. Horretarako, bitartekaritza egiteko batzorde mistoa dute, arautegiak egiterakoan Bundestag eta Bundesrat-en iritzi desberdinak daudenean akordio batera heldu daitezen.  

Senatariak Alemaniara egindako bisita Senatua aldatzeko Taldeek egiten ari diren lanen barruan ulertu behar da, eta senatari euskaldunari baliagarria izan zaio, besteak beste, Sajonia, Brandemburg eta Turingiako Länder-etan nazio koalizioetan eragina izan dezaketen lurralde hauteskundeak zelan gauzatu diren bertatik bertara ezagutzeko. Gainera, estatu espainiarra eta Alemaniaren artean ematen diren merkataritza harreman garrantzitsuetan sakontzeko ere balio izan dute.

Ezagutu Gure Senatariak