Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/10/14

Emakumearen Institutuaren egitura berriak “protagonismoa eta indarra kentzen” dio berdintasunaren helburuari

Maria Eugenia Iparragirrek Emakumearen Institutua aldatzerakoan jarraitu dituen irizpideak zeintzuk izan diren galdetu dio Ana Mato ministroari, izan ere ‘Emakumearen Institutua‘ zena ‘Emakumearen eta Aukera Berdintasunerako Institutua‘ izatera pasatu berri da.

rss Ezagutzera eman
Emakumearen Institutuaren egitura berriak “protagonismoa eta indarra kentzen” dio berdintasunaren helburuari

ARGAZKIA JAITSI

Autonomietako eskuduntzetan eraginik ez duen Estatuko erakundea izanik, Euzko Abertzaleak Taldeak ez du lege aldetik kontrako iritzirik azaldu. Dena dela, senatariak Emakumearen Institutua zenetik eskuduntzak gehitu direnez emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde egiten izan duen lanean eragin negatiboa izan ahal duelako ardura erakutsi du. “Betetzeko hain urruti dagoen helburu honi protagonismoa eta indarra kentzen zaio horrela, beste edozein egoeratan sortutako tratu berdintasun eta baztertzearen aurkako egoerekin nahastuz”.

Ministroaren arabera, bikoiztasunak ekidin eta lanerako gaitasuna handitu nahi da aldaketa honekin, baina honenbestez Emakumearen eta Aukera Berdintasunerako Institutuak emakume eta gizonen berdintasunaren aldeko politikak sustatzearen aldeko erakundea izateari uzten dio eta, ondorioz, ez da kontuan izaten emakumeek populazioaren erdia osatzen dutela. “Aldaketa honekin emakumezkoak talde bat bezala hartzen dira kontuan, izan ere, emakumeekin batera, kontuan hartzen dira jaiotze, arraza, ezgaitasun, adin edota sexu, erlijio edo ideologia aukerengatiko baztertzeak ekiditea edo aukera berdintasunak izatea”.

Senatari irundarrak gogoratu du Euzko Abertzaleak Taldeak askotan azaldu izan duela arazo honi “bateratasunetik” aurre egiteko nahia. “Ez dugu ahaztu behar, muturreko kasu batzuetan, mende honetako gaitza bihurtzen ari dela”, gehitu zuen Iparragirrek. Horrela, 31 urteko ibilbidearen ostean Emakumearen Institutua desagerrarazteko irizpideak zeintzuk izan diren erreklamatzeaz gain, senatariak “lan ardura gehiago izango duen egitura berriak zein aurrekontu” izango duen ere galdetu du. Azkenik, Matori zuzendu zaio esan diezaion “ea bateragarria ikusten duen emakume eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko politikak egiten zituen erakunde bakarra kentzea eta emakumeenganako biolentziaren kontra egitea”.

Ezagutu Gure Senatariak