Prentsa Aretoa
2014/10/15
Anasagastik artxibo historikoak kontsultatzea errazteko eskatu dio Gobernuari
Iñaki Anasagastik artxibo historikoak kontsultatu ahal izateko Europar Batasunak ezartzen duen ‘hogeita hamar urteetako araua’ deitutakoaren irizpideak jarraitzea eskatu dio Gobernuari. Honen bitartez, publikoak agiri horiek ikusi ahal izaten ditu hauek sortu eta hogeita hamargarren urtera. Beste eskari bi ere egin ditu: ikertzaileek Kanpo Harreman eta Defentsa Ministerioetako Artxibategiak kontsultatu ahal izatea eta Sekretu Ofizialen Legea berrikustea lan historiko eta gardentasunezko honetan inolako traba legalik egon ez dadin.
Nahiz eta Euzko Abertzaleak Taldeak (Talde Mistoa eta Entesa pel Progrés de Catalunya Taldearen emendakinekin) aurkeztutako mozioa ez den onartu, senatari bizkaitarrak nabarmendu nahi izan du nola Europako Batasunean hogeita hamar urteren ostean artxiboak kontsultatu daitezkeen bitartean, Espainian dena oztopoa edo ezezkoa dela eginkizun horretarako inolako argumenturik gabe. “Ez dakigu zer nolako arriskua sortu ahal dion nazioaren segurtasunari gogorra izan zen baina gainditu behar den iraganaren dokumentu hauek desklasifikatzeak”, gaineratu du Anasagastik.
Senatari bizkaitarrak Estatuko bi artxibategitan bizitako gertaera “onartezin” bi azaldu ditu. Batean, Pedro Morenés Defentsa ministroak betoa jarri du 1936tik 1968 urtera bitarteko 10.000 agiri militar inguru desklasifikatzeko, nahiz eta lehengo ministroa izan zen Carme Chaconek haiek kontsultatu eta kopiatzea baimendu zuen. Bestean, Kanpo Gaietarako eta Lankidetzarako Ministerioko artxiboan dagoen dokumentazio historikoa du protagonista, izan ere, 2010ean Miguel Angel Moratinos ministroak hala eskatuta, Ministroen Kontseiluak sekretua eta isilpekoa deklaratu zituen Estatuko kanpo politika, nazioarteko harreman eta ekintza diplomatikoko dokumentazioaren zati handi bat, denbora aldetik inolako mugarik jarri gabe. Honen arabera, beraz, muga honek XX. mendeko zein XVIII. mendeko dokumentazioari eragin diezaioke.
Ikerlariek salatu dute, baita ere, 2011ko irailaz geroztik Kanpo Harreman eta Lankidetzarako Ministerioa izaera historikoko dokumentazio historikoa kontsultatzea ukatzen ari dela, arau orokor moduan. Beraien kexen aurrean, gainera, Ministerioak Kanpo Harremanetarako Artxiboan ikerketak behin betiko itxi eta bere fondoak Artxibo Historiko Nazional eta Administrazioko Artxibo Nagusiaren artean sakabanatu dituela jakinarazi dute.
Dokumentazio guzti hori “ez da Gobernuarena, nahiz eta zaindu eta mantentzeko ardura duen”, gogoratu du Anasagastik, eta, bere iritziz, “dokumentazioa kontsultatzea oztopatzen duten politikariak egoteak Espainiako demokraziaren kalitate mugatua islatzen du, izan ere, iragana ezagutzea giza eskubideen eta benetako demokrazia bat osatzeko behar diren oinarrizko eskubideen urraketa zuzena da”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19