Prentsa Aretoa
2014/10/30
EAJk Kanabis Gizarte Elkarteen jarduera arautzeko eskatu dio Estatuko Gobernuari
Euzko Abertzaleak Taldeak Kanabis Gizarte Elkarteen jarduera arautzeko beharrezkoak diren erabakiak hartzeko eskatu dio Estatuko Gobernuari. Drogen Arazoa Aztertzeko Kongresuak eta Senatuak duten Batzorde Mistoan aurkeztutako legez besteko proposamen baten bitartez egin du organo horretan EAJren ordezkaria den legez besteko proposamenlegez besteko proposamenJose Maria Cazalis senatariak, bertan eztabaida dezaten.
Gobernuari eskatu diona da, hain zuzen ere, Estupefazienteen 17/1967 Legeari eta Kode Penalari egin beharreko aldaketak jasotzen dituen txostena egitea, eta urte beteko epean aurkez dezala. Betiere, Europa mailan droga gaietarako hartutako akordio eta gomendioetan oinarrituko litzateke. Horrez gain, beste eskera batzuk ere luzatu ditu, hala nola: irizpideak bateratzeko txostena egitea, eta egungo esparru prozesala eta arautegia Kanabis Gizarte Elkarteen egungo errealitatera egokitzeko beharrezkoak diren erabakiak hartzeko egutegia zehaztea.
Legez besteko proposamen honen bitartez, Euzko Abertzaleak Taldeak Estatuko oinarrizko arautegi esparrua aldatzeko eskatzera behartu nahi du Estatuko Gobernua, Eusko Legebiltzarrean Kanabis Gizarte Elkarteak arautzeko sortutako ikerketa ponentzian onartutakoa betez. Erabaki hau Gasteizko Ganberan urriaren 3an onartutako txostenean jasota dago. Arautegiaren aldaketa hau beharrezkoa da kanabisa kontsumitzeko eratutako elkarteei babes juridikoa emateko.
Jakintzat emana kanabisa droga bat dela eta, beraz, bere kontsumoak mendekotasuna sortzeko arriskua duela, Jose Maria Cazalisen iritziz beharrezkoa da elkarte hauek arautzea, Estatuaren eginbeharra delako pertsonek kontsumorako eta modu kolektiboan zein indibidualean norbere kontsumo horretarako landaketarako dituzten eskubideak osasun publikoa eta gizartearen segurtasuna gordetzeko beharrarekin bateratzea. Euzko Abertzaleak Taldearen iritziz, behar-beharrezkoa da mendekotasunen ondorio kaltegarriak saihestea, adin txikikoak kontsumotik aldentzea eta substantzien legez kanpoko salerosketaren aurka egitea.
Jardueraren segurtasun juridikoari dagokionez, Probintzia Auzitegiek, Justizia Auzitegi Nagusiek eta Auzitegi Gorenak ezartzen dituzten jurisprudentzia desberdinak kontuan hartuta, Eusko Alderdi Jeltzaleko ordezkariaren iritziz beharrezkoa da ezarri beharreko irizpideak bateratzea, eta horretara bideratuta Botere Judizialaren Batzorde Nagusiak txosten bat egitea eskatu du.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19