Prentsa Aretoa
2014/11/04
Bildarratzek Justiziarentzako baliabide gehiago eskatu du ustelkeriaren aurka lan eraginkorra egin dezan
Senatuko Euzko Abertzaleak Taldeko bozeramailea den Jokin Bildarratzek kontrolerako organoen aurrekontuak handitzea eta haien baliabideak gehitzea eskatu du, bai Justizian bai Kontuen Auzitegian, politikaren esparruan egon daitezkeen ustelkeria kasuen aurka egiten laguntzeko. “Edo bene-benetan sinesten dugu eta modu gardenean, apaltasunez eta konfiantza lortzeko gogoz lan egiten da, edo geure burua engainatzen ari gara”, laburbildu du.
Oraintsu Alderdi Popularreko Idazkari Nagusiak arau berriak onartuko zirela iragarri badu ere, EAJren ustez, hau “ez da nahikoa”. Izan ere, ustelkeriaren aurkako gaietan Estatuko legea Europako esparruetan baino zabalagoa dela gogoratu dute, baina kontroletako erakundeek “espazio gehiago behar dute lan egiteko”. Horrela, Bildarratzek proposatutako neurriek saihestuko lukete “alderdi politikoak behar den moduan kontrolatu ezin izatea, aurrekontu nahikorik ez dagoelako. Horixe esaten digu, behin eta berriz, Kontuen Auzitegiko presidenteak”.
Hutsune hau betez, senatari jeltzalearen iritziz, zenbait erakunde eta alderditan ematen ari diren egoeren aurka azkar egiteko aukera izango litzateke. “Justizia askoz azkarragoa izan behar da. Baliabideak, aurrekontua edota jarrera egokiak jarri behar dira. Onartezina da urteak ematea instrukzio aldian, Gürtel edo Andaluziako enplegu-erregulazioko espedienteen auziekin gertatzen ari den moduan”. Sinesgarritasun hori lortzeko beharrezkoa da hiritarren konfiantza berreskuratzea. “Horretan Gobernuak izan behar du buru, baina ezin da konfiantzarik eman plasma pantailen atzean edo inork galderarik egin ezin duen hemizikloen atzean ezkutatuz”.
Honen harira, bozeramaile jeltzaleak “erabateko desadostasuna” azaldu du gaurko Senatuko Bozeramaileen Batzarrean joan den astean Gobernua kontrolatzeko saioan Rajoyk egin zuen agerraldia dela eta. Etenik gabe agertzen ari diren ustelkeria kasuekin “jota” dagoen gizartearen aurrean presidenteak “hausnarketa bat egitea ulergarri” ikusten du Bildarratzek, baina egin zuen modua ez zaio zuzena iruditzen. “Kontrol saio bat eten zuen, Alderdi Sozialistaren bozeramailearen galdera saihestuz, ia instituzionala izan zen adierazpena egiteko. Taldeekin adostu behar izan zuen egoera politikoaren inguruko hausnarketa egin nahi zuela, eta besteoi erantzuteko aukera eman”.
Mariano Rajoyk Senatuan egin zuen agerraldi publikoa, gainera, Diputatuen Kongresuko Mahaiak oposizioko Taldeek gaia lantzeko eskatu zuten Ezohiko Osoko Bilkura egiteari ezezkoa ematen zuen bitartean izan zen. “Parlamentua isilarazi zuen, gaiaren inguruan alderdiei iritzia emateko aukera gabe utziz”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19