Prentsa Aretoa
2014/11/11
EAJ pozik da Ertzaintzaren lan eskaintza publikoa egin ahal izatea erraztu duelako
Estatuko Abokatutzak joan den irailaren 29an Euskal Herriko Justizi Auzitegi Nagusiaren aurrean 120 ertzain berri hautatzeko deialdiaren kontra jarritako helegitea kendu du, horrela Eusko Jaurlaritzak uztailean hasi zuen Lan Eskaintza Publikoa arazorik gabe gauzatzeko bidea zabalik geratu da.
Estatuko Gobernuak atzera pausoa eman eta gero kendu ahal izan da helegitea, izan ere ostiraleko Ministroen Kontseiluan 2014ko aurrekontuen atzeraeraginezko aldaketa onartu zuelako. Honen bitartez, defizit eta zorpetze irizpideak betetzen dituzten administrazio publikoek, Euskadikoak bezala, ez daude birjartze tasari lotuta. Ordura arte Polizia guztien birjartze tasa %10era mugatzen zen eta honek ezinezko egiten zuen 120 lanpostuen deialdiarekin aurrera jarraitzea, tasa horrekin 80 baino ez zirelako bete.
Rut Martinez senatariak Cristobal Montoro Ogasun eta Administrazio Publikoetako ministroarekin zuzenean izandako negoziazioei esker konpondu ahal izan da korapiloa. Hortaz, Estatuko Abokatutzak helegitea kentzea poztasunez hartu du Senatuko Euzko Abertzaleak Taldeak, etenik izan ez duen hautaketa prozesu honetan parte hartzen duten 3.700 andra-gizonen familiak lasaitu ahal izan direlako.
EAJko senatarien Taldearen poztasuna handiagoa da, oraindik, hartutako erabakiak ez duelako Euskal Autonomia Erkidegoaren eskuduntzen aurka egiten, behin eta berriro defendatu dutenez. “Helegitea kentzeak esan nahi du Estatuko Gobernuak Euskadiko Administrazioak deialdirako jarraitu duen prozedura legala izan dela onartu duela, gure taldetik beti defenditu dugun moduan”, azaldu du Rut Martinezek.
Izan ere, Gernikako Estatutuak Ertzaintzaren inguruko erabakiak Segurtasun Batzordeari dagozkiola jasotzen du eta hauek ez daudela Estatuko gainontzeko administrazio publikoak arautzen dituen arautegiei lotuta. Segurtasun Batzordean Eusko Jaurlaritzak eta Estatuko Gobernuak hartzen dute parte; bata Segurtasun sailaren bitartez eta bestea Barne Ministerioaren bitartez. Hain zuzen ere, Batzorde horrek erabaki zuen 8.000 ertzain behar direla Euskadin segurtasuna bermatzeko, horregatik deialdia “beharrezkoa ikusten da zerbitzu publiko aproposa bermatzeko”, izan ere, epe laburrera erretiro asko emango direla aurreikusten da Ertzaintzaren lehen promozioek adin tarte txikiak hartzen zituztelako.
“120 plaza horiek bermatzea bezain garrantzitsua da deialdiaren prozedura zalantzan jarriko ez dela bermatzea; izan ere, prozedurari jaramonik egin izan ez bagenio, Euskadiko Alderdi Popularretik exijitzen ziguten moduan, jurisprudentzia sortuko genukeen eta agian hogeita laugarren promozioa egingo zuketen baina hurrengo deialdiak arriskuan jarriko genituzkeen eta autogobernuaren esparru garrantzitsu bati uko egin”, gehitu du Martinezek.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19