Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/11/25

Bildarratzek ETAko presoak gizarteratzeko akordio zabalak eskatu dizkio Rajoyri

Senatuko Euzko Abertzaleak EAJ-PNV Taldeko bozeramailea den Jokin Bildarratzek ETAko presoak gizarteratzeko politikak sustatzeko beste erakunde batzuekin akordio zabalak bilatzeko eskatu dio Gobernuko presidenteari, erakundeak ekintza armatua utzi ostean zabaldu den garai politiko berria kontuan hartuz.

rss Ezagutzera eman
Bildarratzek ETAko presoak gizarteratzeko akordio zabalak eskatu dizkio Rajoyri

ARGAZKIA JAITSI

Senatuko Euzko Abertzaleak EAJ-PNV Taldeko bozeramailea den Jokin Bildarratzek ETAko presoak gizarteratzeko politikak sustatzeko beste erakunde batzuekin akordio zabalak bilatzeko eskatu dio Gobernuko presidenteari, erakundeak ekintza armatua utzi ostean zabaldu den garai politiko berria kontuan hartuz. Senatari jeltzaleak Eusko Jaurlaritzak akordiorako diseinatu duen Hitzeman proposamena aprobetxatu dezan gonbidatu du Mariano Rajoy.

Eskaera Gobernuari kontrola egiteko gaur egin den Osoko Bilkuran egin du Bildarratzek, eta Estatuko Gobernuak zein politika sustatuko duen galdetu dio presidenteari, Espainiako Konstituzioaren 25.2 artikulua betez. Alderdi abertzaleak gogoratu du nola testu horren arabera zein Espetxeetarako Lege Orokorraren lehen artikuluaren arabera, askatasuna kentzen duten zigorren helburua berriz edukazioa eta gizarteratzea dela, eta Europako Batasunean oraintsu onartu dela ebazpen penalen elkar onarpena. “Ez da inpunitatea, konstituzioaren aurkako zerbait izango litzatekeena, baizik eta gizarteratzea da, konstituzioak jasotzen duena”, gogoratu du.

Inteligentzia zerbitzuen txostenen arabera, ezinezkoa da erakunde terroristak berriz ere jardun dezala, eta ETAk ez omen duela atentatu gehiago egingo, beraz preso hauek berriz jarduteko arriskua desagertu egin da. Horregatik, Bildarratzek galdetu dio Rajoyri ea ez den hori arrazoi nahikoa gaur egungo legediari espetxe politikak izan duen salbuespen egoera kentzeko ETAren kontrako tresna moduan. Bildarratz ez zen bat etorri Gobernuko presidenteak dispertsioari buruz esandakoarekin, haren iritziz “dispertsio politika oinarrizkoa da gizarteratzea lortzeko”. Alderantziz, bozeramaile jeltzalearen arabera, “kanpokoekin nolabaiteko harremana mantendu behar da, eta dispertsioak kalte egiten dio horri”.

Euzko Abertzaleak Taldeko bozeramaileak azaldu duenez, Euskadiko hiritarrek Rajoyren Gobernuak gizarteratze politikarik ez duela pentsatzen dute, hain zuzen ere ETA bere likidazio garaian dagoenean, Aznar edota Mayor Orejaren sasoietan, ETAren jarduera gogorrena ematen zenean ere politika hori bazegoenean. Presidenteari Nanclares Bidea jarraitzen duten presoak alde batera uztea ere egotzi dio, nahiz eta bai berak bai Barne Ministroak hura bultzatuko zutela esan zuten “legala eta Espainiako Konstituzioaren espiritura hoberen egokitzen dena” dela esanez.

Bildarratzek gonbitea egin dio Rajoyri Eusko Jaurlaritzak sustatutako Hitzeman programak egiten duen erakundeen arteko akordio proposamena aprobetxa dezan. Senatariak azaldu zuenez, horren bitartez presoari bakearen aldeko borondatea azaltzen den programa baten izena emateaz gain eta gizarteratzeko bide legala jarraitzeko asmoa azaltzeaz gain, Hitzemanen bitartez, euskal erakundeek baloratu egiten dituzte presoak biolentziaren kontrako balorazioa egiten duen ikusteko eta egindako kaltearekin autokritiko azaltzen den ikusteko. Ondoren, dagokien erakundeek, epaileek edo Batzordeak, bere egoera zehaztuko dute. “Gizarteratzeko politiketan akordioa behar dugu; elkarrekin sustatu, ala zuen kabuz bakarrik aritzen jarraitzeko asmoa duzue?” amaitu du.

Ezagutu Gure Senatariak