Prentsa Aretoa
2014/11/26
Jokin Bildarratzek ea Euskadiko Alderdi Popularra existitzen den galdetu dio Gobernuari Estatuko Aurrekontuen debatean
Euzko Abertzaleak Taldeko Jokin Bildarratzek ea Euskadiko Alderdi Popularra existitzen den galdetu dio Ogasun eta Administrazio Publikoetako ministroari, Araba eta Euskadiko interesak defendatzeko erakutsi duen gaitasun eza eta Estatu mailako Alderdi Popularraren politikekiko duen mendekotasuna kontuan hartuta.
Horrela jakinarazi dio EAJren Taldeko bozeramaileak Cristobal Montorori 2015eko Estatuko Aurrekontu Orokorren debatean, Euzko Abertzaleak Taldeak jarritako betoa azaltzen zuen bitartean. Beto horren arrazoi nagusiak berpizte ekonomikorako eraginik gabeko irtenbideak aurkeztea eta Euskadin egin beharreko inbertsioekin azaltzen duten konpromiso eza dira.
Senatari jeltzalearen esanetan, aurkeztutako kontuek Euskadirekin erakusten duten konpromiso falta nahikoa arrazoia da, berez, betoa jartzeko, izan ere, inbertsio berrien %0 eta Estaturako inbertsio zuzen errealaren %0,5 bideratzen du Autonomia Erkidegoarentzat. Honen adibide argiak dira, esate baterako, abiadura handiko trenaren kasuan Gobernu espainolak agindutakoa bete ez eta Euskadi alde batera uzten duela, Atlantikoko Ardatza osatu gabe utziz, beste erkidego batzuei interes elektoralengatik lehentasuna emanez. Baita ere, Borondatezko Gizarte Aurreikuspenerako Erakundeen kalterako izango diren lege aldaketak egin dituztelako, edota Forondako aireporturako Eusko Jaurlaritzak, Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak edota Industria eta Merkataritza Ganberak lortutako akordioetan parte hartu ez duelako, esate baterako eguneko 24 orduetan operatibo egon dadin.
Horrez gain, estatuko Aurrekontu Orokorrei betoa jarri eta berriz Gobernuari itzultzeko eskaera benetako ekonomia berriz pizteko irtenbide egokirik ez duelako aurkezten ere egin du EAJk. Bildarratzek kritikatu egin du helburu bakarra defizita hutsean jartzea izatea bost milioi pertsona baztertze egoeran dauden bitartean eta hiritarren %25ak lanik aurkitu ezin duenean. Hori guztia eman arren, kontuetan ez da jasotzen gizarte arazoetan eragin positiboa duen irtenbide aipagarririk.
Bildarratzek ironiaz jokatu du Estatuaren bi ikuspegi daudela ematen duelako: alde batetik, finantza ekonomiaren barruan bizi den Espainiarena, non “dirua alde guztietatik sartzen dela ematen duen”, Estatuko Gobernuaren arabera, eta bestetik Enpresa Txiki eta Ertainek kreditua lortu ezin duten Espainia. Lanpostu gehien sortzen duten enpresak izan arren, bankuek maileguak emateko baldintzak zorroztu dituztenez, ETEen finantzazioa %66 jaitsi da 2007tik 2013ra bitartean, kredituak garestiagoak izateaz gain. Ordezkari jeltzalearen esanetan, zaila izango da langabezi tasa modu aipagarrian jaistea kreditu gabezia konpontzen ez bada. Azkenik, alderdi politikoen arteko akordio zabala lortzeko beharra aipatu zuen senatariak hazkundea izateko behar den konfiantza lortzeko.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19