Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2015/02/03

Ministerioak antolatu duen Enplegua Suspertzeko Programak ekintzetan EAE eta Nafarroa baztertzen dituela dio EAJk

Espainiako Gobernuko Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak martxan jarri duen Enplegua Suspertzeko Programak baztertu egiten ditu, ekintzei erreparatuta, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Erkidegoa, Euzko Alderdi Jeltzalearen iritziz.

rss Ezagutzera eman
Ministerioak antolatu duen Enplegua Suspertzeko Programak ekintzetan EAE eta Nafarroa baztertzen dituela dio EAJk

ARGAZKIA JAITSI

Iraupen luzeko langabetuentzako laguntza hau ezingo dute jaso beste gizarte laguntza batzuk jasotzen dituztenek, beraz, aipatutako erkidegoetan Diru-sarreren Berme Errentak (EAEn) eta Gizarteratze Errentak (Nafarroan) daudela kontuan hartuta, biak ala biak laguntza onuragarriagoak eskaintzen dituztenak, ekintzetan, Enplegu eta Gizarte Segurantzaren Ministerioaren Programa ez litzateke helduko bi erkidegoetara, logikoa den moduan, langabetuek besteak aukeratuko lituzketelako. Izan ere, Estatuaren laguntzak 426 eurokoak dira, eta EAEkoen gutxieneko zuzkidura 616,13 eurokoa da.

Horregatik, Senatuko Euzko Abertzaleak Taldeak interpelazioa egingo dio Fátima Báñez ministroari datorren asteko osoko bilkuran aipatutako Programaren izaera juridikoa, eskuragarritasuna eta eskuduntza izaeraren inguruan, eta Ministerioari erkidego bakoitzari egokituko zitzaion diru kopurua eskatuko dio hauek kudea dezaten beste modu batean. Bide batez, Gobernuari gogoratuko dio laguntza berri honen kudeaketa nola egin autonomia erkidegoekin negoziatu behar izan zuela.

Euzko Abertzaleak Taldearen iritziz, joan den urtarrilaren 20an Diputatuen Kongresuan  balioztatu zen Errege Lege Dekretu honen tramitazioan ez da agortu bere izaera juridikoaren inguruan egin beharreko eztabaida. “Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Erkidegoan lege horren eskuduntzen egokitzapena lortzeko eta aipaturiko Programa lortzeko oinarria da”, ohartarazi du Enplegu eta Gizarte Segurantza Batzordeko bozeramailea den  Rut Martínezek. Senatuko Mahaian aurkeztu den testuan, jeltzaleek “lurralde ordezkaritza bokazioa duen Ganbera honetara Gobernuak Errege Lege Dekretuen premiazko eta aparteko figuraren bitartez legeak egiteko duen eskumenen gehiegikeriarekin beste behin kendu digun eztabaida ekarri” nahi dutela adierazi dute.

Ezagutu Gure Senatariak