Prentsa Aretoa
2015/03/04
Berrikusi daitekeen behin betiko kartzela zigorrarekin Estatuko Gobernuak hauteskundeei begirako jarrera erraza bilatzen duela kritikatu du Bildarratzek
Hauteskundeetan etekinak ateratzeko asmoz jaso du Estatuko Gobernuak berrikusi daitekeen behin betiko kartzela zigorra Kode Penal berriaren Proiektuan, Senatuko Euzko Abertzaleak Taldeko bozeramailearen esanetan.
Jokin Bildarratzen iritziz, “bere mendeku asmoak hauteskundeei begirako jarrera erraza bilatzen du: arduragabekeria da”, eta horregatik kontzeptu hori jasotzen dituen egoera guztiak ezabatzea planteatzen zuen alderdi jeltzaleak bere emendakinetan. Era berean, gaitzetsi egin du Kode Penalaren 10/1995 (azaroaren 23koa) Lege Organikoa aldatzeko Goi Ganberan Lege Organikoaren Proiektuari egin dizkion emendakin guztiak baztertuta geratu izana.
Hain zuzen ere, Euzko Abertzaleak Taldeak 96 emendakin aurkeztu ditu eta, Alderdi Popularraren Taldekoak izan ez diren gainontzeko Talde Parlamentarioek egindakoekin bezala, atzera bota dituzte. Euzko Abertzaleak Taldeko ordezkaria “ezados” agertu da Talde Popularrak Goi Ganberako tramitea gainditzeko erabili dituen “modu eta edukiekin”. Aipatu duenez, “Ez da egon dei bakar bat ere akordio batera heltzeko ahalegina egiteko”.
Bildarratzek bederatzi multzotan jaso zituen bere Taldeak egindako emendakinak, berrikusi daitekeen behin betiko kartzela zigorra moduan ezagutu denaren aurkako jarrera bereziki nabarmenduz. “Eufemismo bat baino ez da biziarteko kartzela zigorra esateko, eta kontzeptu hau agertzen den balizko egoera guztietan kentzea eskatu dugu”. EAJren Taldearen bozeramaileak gogoratu du Lege Proiektuak Espainiako Konstituzioaren zenbait arau guztiz ukatzen dituela: hark zigorra ezezaguna izatea, giza dignitatearen aurkakoa izatea eta ankerra izatea gaitzesten duelako, eta kartzela zigorren birgizarteratze helburua ezabatzen du, gainera. “Konstituzioa idatzi zutenek biziarteko kartzela zigorrari uko egin zioten eta gehiengoa duen Taldeak ezarri egingo du”.
Senatari jeltzaleak argi utzi zuenez, Euzko Abertzaleak Taldeak “ezin dio abalik eman arau honi, zalantzagarria delako Estatu espainiarrak sinatutako oinarrizko eskubideen inguruko hitzarmen edo itunetan eratutako eskubide eta askatasunen printzipio nagusiekin bat egiten duenik, edota Espainiako Konstituzioaren beraren eskubide eta askatasunen sistemarekin bat egiten duenik.
Proposatutako testua hobetzeko Talde jeltzaleak aurkeztutako gainontzeko ekimenei dagokienez, hauek ondoko helburuak zituzten: zigorrak handitzeko duen joera gutxiagotzea; Konstituzioak ezartzen duenaren arabera, zigorrak gizarteratzeko helburua izaten jarraitzea; zehaztu gabeko termino juridikoak zehaztea; edota gurasoetako batek adin txikikoak bahitzearen egoera jasotzea. Aldi berean, zigor handiagoa eskatzen zuen zenbait egoeratan: adin txikikoak erabiltzea, animaliei tratu txarrak ematea edo ustelkeria egoeratan. Hauez gain, Bildarratzek “terrorismoaren aurkako gaietan PPk eta PSOEk erakutsitako “inprobisazio handia” gaitzetsi zuen, aurreikusitako testua aldatu zutelako islama aitzakiatzat hartuta Parisen izan zen atentatuaren harira.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19