Prentsa Aretoa
2015/03/25
EAJk atsekabez hartu du PPko senatari euskaldunek ekintzetan Euskadi baztertzen duen Enplegua Suspertzeko Programa ahalbidetu izana
Senatuko Talde Popularraren botoen eraginez ez da onartu Enplegua Suspertzeko Programa aldatzeko Rut Martinezek aurkeztutako mozioa. Jeltzaleak familia kargak dituzten iraupen luzeko langabetuentzako laguntzen kudeaketa eta finantzazioa Lanbidek egitea eskatu du, Estatuko Lan Zerbitzu Publikoak egin beharrean.
Honek euskal hiritarrentzat hobekuntza nabariak ekarriko zituen arren, Alderdi Popularreko euskal ordezkariek ere euren Taldeko kideek emandako kontrako botoa eman dute jeltzaleen proposamena atzera botatzeko. Mozioak Goi Ganberako beste Talde guztien baiezkoa jaso du, berriz ere agerian geratuz Alderdi Popularraren bakardadea eta gehiengo osoarekin erakusten duen agintekeria.
Senatari jeltzaleak Espainiako Gobernuko Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioak eskuduntzak urratu dituela salatu du, izan ere “dirulaguntza hauek enplegurako politika aktiboen artean sartzen direlako; legeak berak dioenez. Eta enplegu politika aktiboak ez dira Estatuko Administrazio Zentralaren eskuduntza”, gogoratu du. “Beraz, ezin dute egitasmo hori aurrera eraman, ezta Gazteentzako Berme Egitasmoa ere, ez dutelako horretarako eskuduntzarik”.
Mozioaren helburu nagusia zen Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Erkidegoko langileak ekintzetan dirulaguntza horietatik kanpo geratu ez zitezela. Aurreko osoko bilkuran egin zuen bezala, Martinezek laguntza hau iraupen luzeko langabetuengana ez dela helduko iragarri du. Hau argudiatzeko, gogoratu du beste gizarte laguntza batzuk jasotzen dituztenek ezingo dutela honako hau jaso eta, aipatutako erkidegoetan Diru-sarreren Berme Errentak (Euskadin) eta Gizarteratze Errentak (Nafarroan) daudela kontuan hartuta, biak ere laguntza onuragarriagoak eskaintzen dituztenak, ekintzetan, Enplegu eta Gizarte Segurantzaren Ministerioaren Programa ez litzateke helduko bi erkidegoetara, logikoa den moduan, langabetuek besteak aukeratuko lituzketelako. Izan ere, Estatuaren laguntzak 426 eurokoak dira, eta Euskadikoen gutxieneko zuzkidura 616,13 eurokoa da.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19