Prentsa Aretoa
2015/04/13
EAJk Estatuko Gobernuaren kontraesana azaleratuko du arrantzu arloko emakume taldeen onarpenari dagokionez
Jose Maria Cazalisek Isabel García Tejerinari galdetuko dio ea Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen sailaren iritziz Espainiako Gobernu osoa bat datorren Arrantzu Arloko Emakumeen Espainiako Sarean talde hauen biziraupenerako berebizikotzat hartu diren helburuak betetzeko beharrarekin.
Senatari lekeitiarrak arrantzu arloko emakume taldeen onarpenaren inguruan Espainiako Gobernuak jarraitzen duen ildo kontraesankorra azaleratuko du berriz ere biharko Gobernua Kontrolatzeko Osoko Bilkuran. Nekazaritza, Arrantzu eta Elikadura Batzordean Senatuko Euzko Abertzaleak Taldeko bozeramailea denak galdera hau luzatuko du azken lau urteotan egin diren Arrantzu Arloko Emakumezkoen Kongresu guztietan García Tejerinak hauen lan baldintzak itsasoan arrantzan dabiltzan langileei onartzen zaizkien baldintzekin parekatzearen aldeko mezua azaldu duen bitartean, Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioak horren kontra doazen irizpideak jarraitzen dituelako. Izan ere, Cazalisen iritziz, egin dituzten jakinarazpenek “saregile, enpakatzaile eta neskatilen lan baldintzak ez hobetzeaz gain, Itsasoko Erregimen Berezitik aterako dituztela antzematen da”.
Kanporatze hau gauzatuko litzateke langile hauen urteko diru sarrerak ez direlako heltzen lanbide arteko gutxieneko soldatara, kontuan hartu barik itsaso zabalean lan egiten duten arrantzaleentzako berebizikoak diren lan osagarri hauek ordu gutxi batzuetan eta arrantza sasoien arabera baino ez direla betetzen, eta ez beti maila berean. Egoera gaiztotzeko, Fátima Báñezek zuzentzen duen ministerioak armadoreen emazte edota alaba direnak inorentzako lanean ari diren langile bezala kontuan ez hartzea planteatzen du, hauentzako lanean ari direla baino, kontuan hartu barik sektorearen enpresa egituran ohikoa dela jokabide hori. Langile hauek Itsasoko Erregimen Berezitik aterako lirateke, baita ere, hauek ministerioaren beste gomendio bati jarraituz arrakasta izango balute. Izan ere, ohiko lan jarduna turismoari zuzendutako jarduerekin dibertsifikatzea gomendatu diete, baina azken honekin diru sarrera gehiago lortuko balute aipatutako Itsasoko Erregimen Berezitik kanpo geratuko lirateke.
Jose Maria Cazalisek askotan defendatu ditu arrantza arloko emakumezkoen eskubideak Senatuan: aurretik beste galdera bat egin zuen, interpelazio bat eta idatzizko zazpi galdera; eta arlo honetan Gobernuak pausorik eman ez izana salatu du. “Lehen aipatutako gaiez gain, erretiro adinaren koefizientean eragin zuzena dutenak, gaixotasun profesionalei dagokienez, ez dute pauso bakar bat ere eman; eta intrusismoari dagokionez, berdin tratatzen dituzte prestakuntza jaso eta titulu bat lortu dituzten langileak zein ofizialak ez direnak”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19