Prentsa Aretoa
2015/05/12
Anasagastik Gernikako bonbardaketan bizirik atera zirenekiko adiskidetze keinu politikoa egitea eskatu dio Estatuko Gobernuari
Euzko Abertzaleak Taldeko senatariak Justizia ministroari gogoratu dionez, 1997an egin zuen ekintza hori Alemaniako enbaxadoreak orduko presidentea zen Roman Herzogen izenean eta Alemania berriaren izenean, baina “Espainia demokratikoari oraindik ere falta zaio horixe egitea”. Catalá ministroak ziurtatu duenez, “Exekutiboa prest dago bakearen aldeko edozein ekimen babesteko eta bertan parte hartzeko”.
Iñaki Anasagastik Gernikako bonbardaketan bizirik atera zirenekiko adiskidetze keinu politikoa egitea eskatu dio Estatuko Gobernuari. Gobernuari kontrola egiteko saioan, Anasagastik gogora ekarri du “Francoren erregimenak gernikarrei eurei egotzi ziela euren herria erre izana. Oraindik bizirik dauden bitartean, orduan bizirik atera zirenekiko keinu bat egin dezala eskatzen diogu Gobernuari; sarraski hartako arduradun handiena izan zen Estatu espainolaren Gobernuaren onarpena izan dezatela, gutxienez sortu zuen kaltea onartu dezatela”.
Eskaera oinarritzeko, senatari jeltzaleak Alemaniako Canciller den Angela Merkel duela gutxi Dachauko Hilketa Eremuaren askapena oroitzeko ekimen baten izan zela gogoratu du, baita Mauthausen Eremuaren askapenaren 70 urteurreneko ekitaldietan García Margallo ministroa han izan dela. “Hemendik gehiago agertzea” eskatu dio Gobernuari, Estatuko Gerra Zibilean Gernika, Durango, Otxandio edota Madril eta Bartzelonan eman ziren bonbardaketak ere gogoratuz.
EAJk Gernikako bonbardaketaren gertakari historikoaren inguruan bakerako pedagogia ekimenen bat egin dezan egindako eskariari erantzunez, Rafael Catalák ziurtatu du Gobernua prest dagoela “bakearen aldeko edozein ekimen babesteko eta bertan parte hartzeko”. Justizia saileko arduradunak azpimarratu duenez, Estatuko Exekutiboak “bere gain hartu eta puntualki betetzen du Memoria Historikoaren legea eta Gernikako bonbardaketaren aurkako iritzia berreskuratzeko plantea daitezkeen elementu guztiak”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19