Prentsa Aretoa
2015/05/28
EAJk memoria historiko arloan Estatu espainiarrari egindako gomendioak inplementatzeko Batzorde Berezia sortzea eskatu du
Euzko Abertzaleak Taldeak, gainontzeko Talde Parlamentarioekin batera, Alderdi Popularreko ordezkariak hartzen dituena izan ezik, Nazio Batuetako De Greiff eta Dzumhur-Dulitzky txostenetan jasotako memoria historikoko Espainiarako gomendioak aztertu eta inplementatzeko Batzorde Berezia sortzea eskatu dio Senatuko Mahaiari.
Eskaerak joan den martxoaren 24an Senatuan egindako hausnarketa eta elkarrizketarako jardunaldian du bere jatorria. Zenbait Talde Parlamentariok babestuta (orduan ere, Alderdi Popularrak ez beste guztiak) eta Egiaren Batzordearen aldeko Plataformak sustatuta, Egiaren aldeko Eskubidearen Nazioarteko Egunean egin zen aipatutako jardunaldia. Bertan, Goi Ganberan Batzorde Berezi hau eratzea sustatzeko konpromisoa hartu zen. Honek, Nazio Batuetako txostenak kontuan hartuta, eta guda zibilak eta Francoren diktadurak eragindako biktima guztiak onartuz eta babestuz, Espainiarako egindako gomendioak inplementatzea proposatuko luke, albait akordiorik handienarekin, memoria historikoaren arloan egiteke dauden eginbeharrei aurre egin eta gabeziak zuzentzera bideratutako proposamenak eginez. Zentzu honetan, beharrezkoak liratekeen aldaketa administratiboak azaldu beharko lituzke, besteak beste, Egiaren Batzordea sortzeko. Gainera, guda zibilak eta Francoren diktadurak eragindako biktima guztiei babes eta onarpen maila handiagoa ere emango lieke.
Aipatutako Nazio Batuen De Greiff eta Dzumhur-Dulitzky txostenak 2013an eta 2014an Lan Talde bik Espainiara egindako bisitatan oinarrituta egin ziren, eta 2014ko irailaren 9tik 11ra bitartean aurkeztu zituzten Nazio Batuen Giza Eskubideen Batzordearen 27. Bileran. Haietan, hainbat gairi eragiten dizkien gomendioak jasotzen dira (egiaren sustapena, justizia, erreparazioa, ez errepikatzeko bermeak, nahigabeko desagertzeak…) eta Estatuaren hainbat sail ere ukitzen ditu. Gomendiook, Nazio Batuek duten esperientzia eta espezializazioan oinarritutakoak dira.
Txostengileek lan handia egin zuten Espainian, hainbat erakundetako ordezkarirekin batzartuz: gizarte zibilekoak, biktimak, familiartekoak, elkarteak, akademikoak, sendagileak, arkeologoak eta antropologo forentseak, historialariak, abokatuak eta Apezpiku Batzarreko idazkari nagusia ere bai. Gainera, memoriarako leku adierazgarriak ere bisitatu zituzten Madrilen, Andaluzian, Bartzelonan eta Galizian. Txosten hauek, beraz, atzeratu ezinezko aukera ematen dute, haien kalitatea eta zehaztasuna ikusita, Memoria Historiko arloan Espainiak egin behar duen apustua indartzeko hainbat eremu eta gai kontuan hartuta.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19