Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2015/06/12

Bildarratzek justizia unibertsalaren printzipioa berreskuratzea exijitu du Botere Judizialaren Lege Organikoaren proiektuaren tramitean

Honi esker, berriz ireki ahalko zen, besteak beste, joan den astean Pedraz epaileak itxi beharra izan zuen Jose Cousoren epaia, 2014an aldatutako arauaren eraginez ezinezkoa delako 2003an Iraken hil zuten kazetari espainiarraren kasua ikertzea

rss Ezagutzera eman
Bildarratzek justizia unibertsalaren printzipioa berreskuratzea exijitu du Botere Judizialaren Lege Organikoaren proiektuaren tramitean

ARGAZKIA JAITSI

Botere Judizialaren Lege Organikoaren proiektua Goi Ganberan eztabaidatzen ari dela aprobetxatuz, Senatuko Euzko Abertzaleak Taldeak justizia unibertsalaren printzipioa berreskuratzea exijitu dio Estatuko Gobernuari. EAJk aurkeztutako mozioaren helburua Espainiako epaileei Estatuko mugetatik kanpo gertatutako delituak epaitzeko gaitasuna ematea da, izan ere, iaz Alderdi Popularrak ahalbidetu zuen legearen aldaketaren ostean gaitasun hau erabat mugatuta geratu da.  

Euzko Abertzaleak Taldeak konpondu nahi duen muga honen adibideetako bat Jose Couso kamerari espainiarraren kasua da. Couso Bagdaden hil zuten Estatu Batuetako militarrek 2003ko apirilean, baina Santiago Pedraz epaileak kasua itxi beharra izan du asteon, indarrean dagoen legediak ezinezko egiten duelako ikerketa aurrera eramatea. Auzitegi Nazionaleko epaileak berak ere legea deitoratu du eta nazioartean kasua epaitzeko laguntza eskatuko zuela iragarri zuen.

Hain zuzen ere, Botere Judizialaren Lege Organikoaren 23. artikuluari jarri dio  emendakina Euzko Abertzaleak Taldeak, Espainiako lurraldetik kanpo izandako delituak epaitzea ezinezkoa izan dadila saihesteko jurisdikzio unibertsalaren printzipioa arautzen duena. “Espainiako legedia globala den XXI. mendeko gizartera egokitzea eta egun dauden arrisku globalak gestionatzera bideratutakoa”; horixe da, Jokin Bildarratzen esanetan, Talde jeltzalea 2007ko azaroaren 21etik 2009ko azaroaren 4ra bitartean indarrean izan zen aipatutako legearen 23. artikuluaren bertsiora bueltatzea eskatzera eraman duena.

Gaur egun, Txinaren eskutik Tibeten izandako genozidioa artxibatzeko Auzitegi Gorenak emandako sententzian oinarrituz, Espainiako Auzitegiek ez dute jurisdikziorik atzerrian gatazka armatuen egoeraren bat ematen denean babestutako ondare zein pertsonen aurka gertatutako delituak ikertzeko zein epaitzeko. Auzitegi Gorenak, Alderdi Popularrak ahalbidetutako aldaketaren ondorioz, bakarrik onartzen du epaile espainiarren eskumena prozedura espainiar baten aurka edota Espainian bizi ohi den atzerritarren aurka denean. Beraz, nabaria da antzeko egoeretan etorkizunean espainiarrek sufritu ahal duten babes falta.

Ezagutu Gure Senatariak