Prentsa Aretoa
2015/06/23
Greziak Europan sortu ahal duen ezinegonaren aurrean Estatuko Gobernua desagertuta dagoela egotzi dio Bildarratzek Rajoyri
Euzko Abertzaleak Taldeko bozeramaileak balizko egoera honen aurrean Estatuko Gobernuak zein kontingentzia plan duen galdetu dio presidenteari gaurko kontrol bilkuran.
Jokin Bildarratzek Grezia eta Europako Batasunaren arteko negoziazioek kale eginez gero sortu daitekeen egoeraren aurrean Gobernua “guztiz isilik eta desagertuta” dagoela kritikatu dio Mariano Rajoyri. “Hiritarrek Gobernu batengandik espero dutena, gutxienez, eman ahal diren egoeren aurreko aurreikuspenak izatea dira, kontingentzia plan bat egitea eta egoera honek eragin ditzakeen ondorioei aurre egiteko neurri sorta proposatzea”, zenbatu ditu.
Bildarratzek gogoratu duenez, hainbat adituren arabera Grezia euroaren gunetik atera beharraren ondorioak “ezinegon handia” sortzen du; Diru Batasunetik kanpo dauden herrien Gobernuek ere, Britainia Handikoa bezala, herri batek euro gunetik ateratzeak ekonomian sor lezakeen eragina aztertu dute. “Hau da: enpresa, banku eta finantza sektorean, merkataritzan eta turismoan sor lezakeen eragina”.
Rajoy baikor agertu da Tsiprasen Gobernuarekin gauzatzen ari diren elkarrizketen aurrean, eta, bihar Eurotaldearekin egingo den bileraren emaitza aurreikusiz, “espero dut Greziak euroan jarraitzea”, azaldu du. Horregatik, pazientzia eskatu dio Bildarratzi. “Utz nazazu, momentuz, egoera hori kontuan ez hartzen”, eskatu dio, Grezia euroaren gunean jarraitzea ez den beste ezer aurreikusten ez duela azalduz, eta egoera hauen aurrean Europar Batasunak jarraitzen dituen neurriak beteko dituela argituz.
Azkenik, Bildarratzek aurpegiratu dio Rajoyri Nazioarteko Diru Funtsak Espainiari proposatzen dizkion neurriek (erreforma gehigarriak; enpresen artean soldata desberdintasun handiagoak bermatzea; lan erreforma berria; ingurumeneko zergak eta zerga bereziak igo; BEZa gehitu…) “zure Gobernuak ikusten duen egoera ekonomiko hiper-baikorrarekin guztiz kontraesanean daude. Zuk neurri batzuk hartuko dituzula diozu eta FMI-k kontrakoak har ditzazun gomendatzen dizu”, gogoratu dio. Bildarratzek Rajoyri esan dionez, neurri horiek “ez dituzu aplikatuko hauteskunde aurreko garaian; aurreko hauteskundeetan egin zenuena errepikatu nahi duzu: zure programan gauza batzuk proposatu eta gero kontrakoa egin”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19