Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2015/06/24

Rut Martinezen iritziz, Estatuak egiten dituen eskuduntza urraketak irizpide ideologikoetan baino ez dira oinarritzen

Alderdi Popularraren Gobernuak gauzatutako ekimen hauek ez dute legearen babesik eta eraginkortasun irizpideek ere ez dituzte justifikatzen, senatari jeltzalearen arabera

rss Ezagutzera eman
Rut Martinezen iritziz, Estatuak egiten dituen eskuduntza urraketak irizpide ideologikoetan baino ez dira oinarritzen

ARGAZKIA JAITSI

Estatuko Gobernuak Autonomi Erkidegoei dagozkien eskuduntzak urratzeko behin eta berriz egiten dituen saiakerek Senatuko Euzko Abertzaleak Taldearen protesta eragin dute, Interpelazioaren Ondoriozko Mozio baten bitartez. Rut Martinezek azaleratu duenez, “aurretik zehaztutako ekimen hauek, kalkulatutako estrategia baten ondorioz egiten diren ekimen hauek, ez dute estaldura legalik eta eraginkortasun irizpideek ere ez dituzte  justifikatzen; irizpide ideologikoak izango lirateke aurki dezakegun arrazoi bakarra, eta horri kontra egingo diogu tinko”, argitu du.

Lege ikuspuntutik, Gobernua “Konstituzioak ezarritako ordena asaldatzen ari da”, Martinezen esanetan, horregatik Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeekin elkarrizketa eta kontsentsua berreskuratzeko neurriak har dezan eskatu dio “landu beharreko gaiak helburu horrekin bion akordioarekin egokitutako organoen bitartez; besteak beste, bi aldekoen batzordeak”. Fideltasun konstituzionala mantentze aldera, senatari bizkaitarrak Euskadin duen ordezkariak euskararekiko duen jarrera “bideratzea” eskatu dio Gobernuari eta “euskal erakundeen kontra helegite juridikoak sistematikoki jartzeko duen politikari uko egin diezaiola”. Bestalde, aurrerantzean aurkeztuko dituen proiektu guztietan eskuduntza arloa azter dezala ere eskatu dio Gobernuari, eta erkidego barneko zenbait eskuduntza transferitu ditzala administrazio eraginkortasuna lehenetsi behar direnetan; esate baterako, Nerbioi-Ibaizabal ibai arroa edo trenbide sareko gestioari dagokionez.   

Hain zuzen ere, eraginkortasun irizpideen inguruan, Martinezek “finantza, hurbiltasun eta gestio arloan kudeaketa ona egiten ari diren administrazioei eskuduntzarik ez kentzeko” eskatu dio Gobernuari. “Horretarako azalpen bakarra ideologikoa da”, nabarmendu du. Senatariak “zilegi den Estatuaren ikuspuntu birzentralizatzailea, jakobinoa”, defendatzera animatu ditu Talde Popularreko kideak, baina modu argian eta ezarritako bideetatik egin ditzatela eskatu die. “Azaldu iezaiezue herritarrei zuen estatu eredua zentralizatzailea dela eta, beste alderdi batzuek egiten duten moduan, defendatu ezazue; baina ez gaitzazue beti Estatuko Aldizkari Ofizialari begira egonarazi, ez dagozkizuen eskuduntzak atzeko atetik urratzeko zein azpikeri erabiltzen ari zareten zainduz”.

Ezagutu Gure Senatariak