Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2015/07/03

Datuek Lana Sustatzeko Egitasmoak Euskadi baztertzen duela egiaztatzen dutela jakinaraziko dio Rut Martinezek Bañezi

Lana Sustatzeko martxan jarritako Egitasmoak Euskadin eta Nafarroan nolako eragina izaten ari den jakinaraztea eskatuko dio Rut Martinezek Lan eta Gizarte Segurantza ministroari, jasotako laguntza eskaerak ehun baino zertxobait gehiago baino ez direlako izan; ministerioko buruak aurreikusten zituen 7.000 eskaeratatik oso urruti.

rss Ezagutzera eman
Datuek Lana Sustatzeko Egitasmoak Euskadi baztertzen duela egiaztatzen dutela jakinaraziko dio Rut Martinezek Bañezi

ARGAZKIA JAITSI

Lana Sustatzeko martxan jarritako Egitasmoak Euskadin eta Nafarroan nolako eragina izaten ari den jakinaraztea eskatuko dio Rut Martinezek Lan eta Gizarte Segurantza ministroari, Gobernuko ordezkaria den heinean. Martinezek Fatima Bañezi helaraziko dionez, Plan honen bitartez Autonomia Erkidego bien artean jasotako laguntza eskaerak ehun baino zertxobait gehiago baino ez dira izan; ministerioko buruak aurreikusten zituen 7.000 eskaeratatik oso urruti.

Eusko Alderdi Jeltzaleak Senatuko Lan eta Gizarte Segurantza Batzordean duen ordezkariak datorren asteartean, uztailak 7, Gobernua kontrolatzeko Goi Ganberan egingo den osoko bilkuran luzatuko dio galdera Bañezi. Bertan gogoratuko dio, baita ere, Plana martxan jarri aurretik egin zen bilkura batean honek Euskadin eta Nafarroan ez duela zentzurik ohartarazi ziola, Erkidego bietan ematen diren asmo berdineko laguntzak (Diru sarrerak Bermatzeko Errenta (RGI), Euskadin, eta Gizarteratze Errenta, Nafarroan) handiagoak direlako eta, bateraezinak izanik, “ekintzetan” kanpoan uzten dituelako hango herritarrak.

Gainera, Rut Martinezek plan honen beste aspektu baten inguruko Euzko Abertzaleak Taldearen kexa ere azalduko du; hain zuzen ere, bai Euskadik bai Nafarroak Estatu osoan egitasmoak izan duen aurrekontutik bakoitzari dagokion portzentajearen ordainketa egin beharko dutelako, datuen arabera haientzako onura hutsaren hurrena izan arren.

Bestalde, Kanpo Gaietarako Batzordeko ordezkari jeltzalea den Iñaki Anasagastik Jose Manuel Garcia Margallori zuzenduko dio bere galdera. Hain zuzen ere, Nazio Batuen Lan Taldeak Marokon egiten diren arrazoi gabeko atxiloketen inguruan egin duen txostenaren gaineko iritzia eskatuko dio. Senatari bizkaitarrak, beste behin, 2015-2016 biurtekoan Estatu espainiarra Nazio Batuetako Segurtasun Batzordearen presidentzian izango dela aprobetxatu nahi du gabezi demokratikoak zuzentze aldera erabakiak har daitezen.

Ezagutu Gure Senatariak