Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2015/07/08

Rut Martinezek Estatuaren Enplegurako Sustatze Egitasmoa Euskadin “porrota” izan dela iritzi dio

Senatari jeltzaleak Planak eskuduntzak bikoiztu eta 153 onuradun artatzeko euskaldunentzako 64 milioiko kostua izango duela gogoratu dio Enplegu ministroari.

rss Ezagutzera eman
Rut Martinezek Estatuaren Enplegurako Sustatze Egitasmoa Euskadin “porrota” izan dela iritzi dio

ARGAZKIA JAITSI

Rut Martinezek Estatuko Gobernuak martxan jarritako Enplegurako Sustatze Egitasmoa Euskadi eta Nafarroan “porrota” izan dela iritzi dio. EAJren ordezkariak, Euskal Autonomia Erkidegorako aurreikusi ziren 9.000 eskarietatik 153 onuradun baino ez direla izan gogorarazi dio Enplegu eta Gizarte Segurantza ministroari. “Non daude falta diren gainontzeko 8.847 onuradunak?”, galdetu dio.

Euskadirentzako datu negargarriak izan arren, Eusko Jaurlaritzak Estatu osoan Planak izan duen kostuaren %6,4 kupoaren bitartez ordaindu beharko duela azpimarratu dio Fatima Bañezi. “Jaurlaritzak 64 milioi euro bideratu beharko ditu eta, familia horiek laguntza behar dutela argi dagoen arren, kostu horrekin ez da eraginkorra”, iritzi dio senatari bizkaitarrak. “Dirua xahutzen ari zarete, inprobisatu egiten duzuelako, ez duzuelako entzuten, administrazio publikoen eta denenak diren baliabideen eraginkortasun eta hobetze irizpideei erantzuteko gauza ez zaretelako”, aurpegiratu dio ministroari.  

Senatari jeltzaleak Goi Ganberako aurreko osoko bilkura batean ohartarazi zion Bañezi Egitasmo honek “ekintzetan” kanpoan uzten dituela bi autonomia erkidegoetako hiritarrak, helburu berbera duten beste laguntzekin bateraezinak direlako eta Euskadin Diru sarrerak Bermatzeko Errenta, eta Nafarroan Gizarteratze Errenta izanik, ez litzateke logikoa izango Estatuarenak eskatzea hauek txikiagoak izanik. “Euskadin beteta dagoen hutsune bat betetzera dator Plan hau; eskuduntzak bikoiztu eta urratzeaz gain, zuek ezin duzuelako enplegu politika aktiborik egin”.

Ministroak iskin egin die senatari jeltzaleak Euskadi eta Nafarroaren inguruan jakinarazitako datuei eta Estatu osoan jasotako “100.000 eskaera” aipatzea nahiago izan du ­-400.000 aurreikusi zituzten- aipatutako erkidego bietako datu penagarriak bertan nahasita uzteko asmoarekin. Dena dela, Bañezek 9.000 eskaera izango direlako itxaropena mantendu du, nahiz eta orain arte 286 baino ez diren onartu. Hain zuzen ere, Euskadin 245 eskaera egin dira (63 Araban, 76 Gipuzkoan eta 106 Bizkaian) eta 153 onartu (33 Araban, 48 Gipuzkoan eta 72 Bizkaian); eta Nafarroan 212 eskaera egin dira eta 133 onartu dira

Ezagutu Gure Senatariak