Prentsa Aretoa
2015/09/02
EAJk kontsentsua aldarrikatu du emakumeen kontrako indarkeria desagerrarazteko politikei ekiteko
Maria Eugenia Iparragirrek alderdi politiko eta gizarte eragileen batasuna eskatu du emakumeen kontrako indarkeriaren gaitzari aurre egiteko politikak diseinatzeko.
“Batasunetik ekin behar diogu erantzun bat bilatzeari; ezin gara semantikan galdu. Oso larria den arazo bati buruz ari gara eta erantzun sendoa eman behar diogu; ezin dugu onartu beste hilketa bakar bat gehiago ere”, eskatu du. Senatari jeltzaleak Goi Ganberan genero indarkeriaren aurka eta emakume eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko Estatu Ituna sustatzeko mozioaren eztabaidaren harian azaldu du bere iritzia, Talde Popularraren botoekin onartu ezin izan den mozioa.
Berdintasun Batzordeko ordezkari jeltzaleak behin eta berriz ematen ari diren emakumeen aurkako ekintza bortitzen larritasuna azpimarratu du. Horrela, 1999tik 2015era bitartean 1.013 emakume hil dituztela gogoratu du, “aurpegi eta begiak zituzten pertsonak, bertan behera geratu diren bizi proiektuekin, zeharkako biktimekin, adibidez, umezurtz geratzen diren adingabekoak…”. Zenbakiei erreparatuta, senatariak hausnarketa bat exijitu du. “Apal eta zintzoak izan behar dugu, eta hausnarketa eta autokritika ariketa egin, norbere buruarengandik hasita, zerbait gaizki egin dugula onartuz, uda hain dramatikoa izan denean, gure gazteek egoera tragiko honetara eraman gaituen eskemak errepikatzen dituztenean”.
Senatuko Berdintasun Batzordeko bozeramaile jeltzalearen esanetan, genero indarkeria “dimentsio asko duen egiturazko arazoa da, etenik gabeko erantzuna behar duena, koordinatutako erantzuna”. Bere iritziz, erantzun hori indarkeriaren jatorrian eragin beharko luke. “Emakumeen kontrako indarkeriaren oinarrian genero desberdintasuna dago, beraz, indarkeria horren kontrako borroka eraginkorrena gizartearen baloreak aldatzearekin guztiz lotuta dago, eta bakarrik aldaketa horrekin ezabatu daiteke, eta arazoa modu egokian eta betiko konpondu”. Hori dela eta, Iparragirrek desberdintasunak desagerrarazteko politika bateratuak egitea eskatu du. “Biktima diren emakumeei arreta hobea egiteko neurriak hartu behar dira, baina aldi berean arazoaren sustraira joan eta prebentzioa eta sentsibilizazioa landu”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19