Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2015/09/08

Bildarratzen iritziz, Espainiako Gobernuak desleial eta ardura gabe jokatzen du euskal erakundeekin

Euzko Abertzaleak Taldeak “desleial eta ardura gabe” jokatzen duela egotzi dio Estatuko Gobernuari Konstituzioaren erreformari eta Eusko Legebiltzarra egiten ari den Autogobernuaren Ponentziari dagokionez.

rss Ezagutzera eman
Bildarratzen iritziz, Espainiako Gobernuak desleial eta ardura gabe jokatzen du euskal erakundeekin

ARGAZKIA JAITSI

Goi Ganberan gaur egindako interpelazioan, Jokin Bildarratzek Alderdi Popularraren itxikeria kritikatu du, “hitz egiten hasi aurretik ere mugak jartzen” dituelako. “Prozesuan ezin da gairik debekatu arazoak konpontzeko izan nahi badu, eta ez arazoak larritzeko”.

Alderdi Popularri aurpegiratutako leialtasun falta Auzitegi Konstituzionalaren Lege Organikoa berritzeko prozesuarekin argudiatu du Senatari jeltzaleak lehenengo eta behin. “Hiru ganberako parlamentua ezarri nahi du: Kongresua, Senatua eta Auzitegi Konstituzionala; hori gehiengo osoak ahalbidetzen dien arrabolari esker”.

Bildarratz Madrilgo Exekutiboaren kolaborazio faltari buruz ere aritu da eta Alderdi Popularraren Gobernuak Euskal Herriko euren alderdikideei transferentzien inguruan eskatutako txostenak bidali ez izana gogoratu du, haiek Eusko Legebiltzarreko Autogobernu Ponentziarako behar zutenean. Gasteizko Legebiltzarrak kudeatu zuen eskaera honek ez zuen erantzunik ere jaso eta urte bete beranduago idatziz eskatu behar izan zitzaion Gobernuko Ordezkariari. “Ez da logikoa Eusko Legebiltzarrarekin kolaboratzen saiatzea? Ez da logikoa ponentzian dagoen lanerako gogoa ulertzen saiatzea eta laguntzen ahalegintzea? Ezezkoaren alderdia zarete. Inoiz ez duzue sinetsi ez Erkidegoetan, ez deszentralizazioan, ezta talde lanean ere”.

Desleialtasun eta arduragabekeriei dagokienez, Estatutua bete ez izana ere gaitzetsi du bozeramaile jeltzaleak, espetxe edota gizarte segurantzaren kudeaketa transferitzeke daudela gogoratuz. Bildarratzek gogoratu du Estatutua 1979ko idatzia dela eta “euskal gizarteak etorkizuneko tresna politikoak behar dituela, garapen ekonomiko eta sozialerako. Gernikako Estatutuaren garapena eta dituen hutsuneen analisia egitea Autogobernuaren Ponentziako elementu garrantzitsua da”, gogoratu du. Gehitu duenez, “Estatu espainiarrak errealitate desberdinak ditu, onartu eta errespetatu behar diren errealitateak. Ez dugu ezer egingo beste aldean duten iritzien aurrean begiak ixten baditugu”.

Zentzu honetan, jarrera egoki batekin Konstituzioaren berritze prozesuan eztabaida asko ekidin ahal izan direla iritzi dio Bildarratzek. “Buru zabala izan eta aurreiritzi gabeko prozesua zabaldu beharrean, batzuk eta besteak, ministroak edota presidentea, Konstituzioa zertarako ez den aldatu behar esaten ari dira. Xelebrea da zelan hurbiltzen duten desberdin pentsatzen duena: erreforma bat egin hitz egiten hasi aurretik mugak jarrita”.

Ezagutu Gure Senatariak