Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2015/09/15

Cazalisek PPk itsasoko emakume langileak mespretxatzen dituela gaitzetsi du sektorearen Babes Soziala Arautzeko Lege Proiektuan

EAJko senatariak 10 emendakin jarri dizkio ostiralean Goi Ganberan sartu zen testuari; bertan, saregile, enpakatzaile eta neskatilak hartzen dituen “behar-beharrezko” taldearen arrisku eta gaixo espezifikoak onartzea exijitu du.

rss Ezagutzera eman
Cazalisek PPk itsasoko emakume langileak mespretxatzen dituela gaitzetsi du sektorearen Babes Soziala Arautzeko Lege Proiektuan

ARGAZKIA JAITSI

Jose Maria Cazalisek “Alderdi Popularrak itsasoko emakume langileenganako erakutsi duen mespretxua” gaitzetsi du; baita “Kongresu eta Senatuan, EAJk eskatuta, emakume talde hauen inguruan onartu ziren proposamenak aintzat ez hartuz, Ganbera bienganako erakutsi duen errespetu falta” ere, Itsaso eta Arrantza Sektoreko Langileen Babes Soziala Arautzeko Lege Aurreproiektua egiterakoan. Gehiengoa duen Talde Parlamentarioak aurkeztu duen testuari zenbait emendakin aurkeztu dizkio senatariak Goi Ganberan, Lege honen eguneraketan talde hauen beharrizanak jaso ditzan.

“Talde horiek, historikoki, emakumez osatuta daude Euskadin, eta behar-beharrezkoak dira arrantza sektorearen funtzionamendurako”, goraipatu du Cazalisek. Saregile, neskatila eta enpakatzaileak zerrendan sartzea, “euren jarduera muturreko baldintzatan egin behar izatearen ondoriozko arrisku eta gaixotasun profesional espezifikoak” dituzten beste talde batzuekin parekatzea suposatuko luke, lan-osasun eta arrisku azterketek jasotzen duten bezala.

Lan baldintza bereziengatik legeak onartzen dituen desberdintasun hauek erretirorako adina murrizteko koefizienteei ere eragiten die, arrantza sektoreko beste talde batzuei aplikatzen zaiena baina ez emakumeak gehiengo diren hauetan. “Euren lana hain nekeza izan arren ez zaizkie oinarrizko onura sozial hauek onartzen; ordea, bai egiten da hobeto ordainduta daudenetan edo haien oso antzekoak direnetan: marisko, lanperna edota alga biltzaileei, portuko zamaketariei edota ontzietan doazen langileei”, zerrendatu ditu senatariak legeari aurkeztu dion xedapen gehigarrian.

Norbere kontuko langileen atalean, Cazalisek legeak ahanzturan utzitako talde hauei arlo honetatik eratorritako diru-sarrerak euren ogibide nagusia izateko derrigortasuna kontuan ez hartzea ere eskatu du itsaso eta arrantza sektoreko langileen babes sozialaren onuradun izan ahal izateko. “Emakumezko hauek arrantzurako behar-beharrezko lana egiten dute; ogibide bat txarto ordainduta egoteak ez du eragin behar langile horiek Gizarte Segurantzara sarbiderik ez izatea”. Senatariak ohartarazi duenez, neurri honekin diru sarrera gutxi izango lukeen edozein arloko langileengan ere eragina izango luke, “bai orduka lan egiten duelako, bai bere jardueran galerak izango lituzkeen enpresari autonomoen kasuan”.

Ez da lehen aldia Jose Maria Cazalisek emakumezkoen arrantza taldearen inguruan Estatuko Gobernuak daraman jokabide kontraesankorra nabarmentzen duena. Senatuko Nekazaritza, Arrantzu eta Elikadura Batzordeko ordezkari jeltzaleak hainbat alditan gogoratu du Isabel Garcia Tejerina ministroak arrantza sektorean emakumeen baldintzak berdindu egin behar direla askotan esan duen arren, Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioak, baita azken Lege Proiektu Honekin ere, kontrako irizpideak jarraitzen dituela. Bere egunean aipatu zuenez, jokabide honekin “intrusismoa sustatzen da, ez direlako aintzat hartzen gauzak ondo egiten dituztenak; eta horrela, berdin da legala zein ilegala izan”.

Senatari jeltzaleak itsasontzien tonajearen neurketan egingo den aldaketa ere baloratu du. Honenbestez, langileen sailkatze berriak lege berria indarrean sartzen den egunean lanean diharduten langileen lan-baldintzatan eraginik ez izatea eskatu du –zerga, soldata eta baldintza sozialetan-, ontziak baldintza errealak aldatzen ez dituen bitartean.

 

Ezagutu Gure Senatariak