Prentsa Aretoa
2015/09/21
EAJren ekimenari esker, Senatuak legalki onartu ditu saregile, enpakatzaile eta neskatilak
Senatuko Lan eta Gizarte Segurantza Batzordeak saregile, enpakatzaile eta neskatilak itsas eta arrantza sektoreko langileen kotizazio oinarrietako sailkapenean sartzea onartu du eta erretiro adina murrizteko eskubidea onartzeko bidea zabaldu du.
Itsas eta arrantza sektoreko emakume langileen Babes Soziala Arautzeko Lege Proiektuan Euzko Abertzaleak Taldeak Senatuan aurkeztutako emendakinek emaitza onak eman dituzte. Honenbestez, saregile, enpakatzaile eta saregileek sektoreko beste talde batzuek duten araudi berbera izango dute -ontzietan doazen arrantzaleen mailakoa- Goi Ganberako Lan eta Gizarte Segurantza Batzordeak Jose Maria Cazalisek aurkeztutako emendakinak aintzat hartu ostean. Senatari jeltzaleak langile hauek Itsasoko Langileen Erregimen Bereziko 3. puntuan sartzea eskatu zuen, marisko edo lanperna batzen ibiltzen direnekin batera.
Gainera, emakume langile hauek erretiro adina aurreratzeko koefizienteen onurak izateko prozedura ere zabaldu da. Lege Proiektu baten lehen aldiz onartu ostean, berau indarrean sartzen den unean eskubide hori dagokien ala ez, eta zein neurritaraino dagokien erabakitzeko prozedura jarriko da martxan. “Ez zuen zentzurik inolako murrizketarik izateko eskubiderik ez izatea. Orain prozesua hasiko da eta ikusi beharko da zein neurritarainoko murrizketa eskubidea duten”, azaldu du senatari bizkaitarrak.
Hobekuntzak izan arren, Euzko Abertzaleak Taldeak abstentzioa eman dio testuari, izan ere “oraindik bi puntu garrantzitsu daude erabaki barik, eta Osoko Bilkurara arte lehian jarraituko dugu”, aurreratu du Cazalisek. Hain zuzen ere, 4. eta 10. emendakinen alde lehiatuko da senatari jeltzalea. Horietako lehenengoak itsaso eta arrantza sektoreko langileen babes sozialaren onuradun izan ahal izateko arlo honetatik eratorritako diru-sarrerak euren ogibide nagusia izateko derrigortasuna aipatzen du eta Osoko Bilkuran konpon daitekeela ematen du, izan ere, Itsasoaren Institutu Sozialaren arabera, derrigortasun hau kenduta omen zegoen testutik, nahiz eta gaur Goi Ganberan eztabaidatutakoan oraindik jasota geratzen zen.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19