Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2015/09/25

EAJk betoa jarri die Estatuko Aurrekontuei, Euskadi baztertzen dutelako eta hurrengo Exekutiboaren jarduna baldintzatuko luketelako

Senatuko Euzko Abertzaleak Taldeak betoa jarri die 2016rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei eta, ondorioz, Lege Proiektua Espainiako Gobernuari itzultzea eskatu du.

rss Ezagutzera eman
EAJk betoa jarri die Estatuko Aurrekontuei, Euskadi baztertzen dutelako eta hurrengo Exekutiboaren jarduna baldintzatuko luketelako

ARGAZKIA JAITSI

Euskadi baztertzen dutela eta abenduko hauteskundeen ondoren sortuko den Exekutiboaren jarduna baldintzatuko dutela hartu dituzte jeltzaleek betoa aurkezteko arrazoi nagusitzat.

Goi Ganberan EAJren bozeramailea den Jokin Bildarratzek Madrilgo Gobernuak Euskadirekiko erakutsi duen interes falta azpimarratu du, Abiadura Handiko Trena edo Donostia 2016 proiekturako aurreikusitako diru-partidak adibidetzat jarriz. Elkarbizitzaren normalizazioan edota inbertsioen arloan Gobernuak Euskadirekin izan duen harremana “legegintzaldi galdutzat” baloratu ostean, Bildarratzek Espainiako Gobernuak Autonomia Estatutua bete gabe jarraitzen duela iritzi dio 2016ko aurrekontuei erreparatuta. Honen adibide jarri du Segurtasun Batzordeak adostutako ertzain kopurua hautatzeko prozesua bertan behera uzteko Estatuko Gobernuak aurkeztu duen azken helegitea.

Horrez gain, Estatuko Aurrekontu Orokorren tramitea legegintzaldia amaitzear denean aurkeztu izana ere salatu du EAJk. Bozeramailearen esanetan, honekin “hurrengo urteko gestioa baldintzatu nahi du, egoera berezia sortu eta bere eginbehar exekutiboa beste urte betez luzatu; ezinezkoa da Gobernu berriak oraingoak onartutako aurrekontuekin bat egitea”. Bildarratzek gogoratu duenez, gaur egun “gizartea asaldatuta dago eta herritarren gehiengoak Alderdi Popularraren politikekin bat ez datorrela erakutsi du”; hori dela eta, oraingo exekutiboak onartutako kontuek “ez lukete kontuan hartuko gaur egun herritarrek nagusiki duten pentsaera”, iritzi dio. Aurrekontuak gainontzeko indar politikoen ekarpen bakar bat ere kontuan hartu gabe diseinatu direla ere gaineratu du senatariak.

Kontuek, ordezkari jeltzalearen arabera, ez dute enplegurako eta ekonomiarentzako pizgarririk eskaintzen datorren urterako. Guzti hau, gainera, “euren irizpidea inposatu” duten legegintzaldiaren ostean; soldatek behera egitea eta langileen behin-behinekotasuna igotzea eragin duen lan erreforma  negargarri batekin, eta aberats eta txiroen arteko aldea inoiz imajinatu gabeko mailatan daudenean. “Aurrekontuen proiektu hau enplegu eta suspertze mailan galdutako legegintzaldi baten epilogoa da; eraginkortasuna baino itxura erakusten duen aurrekontu proiektua, enpresak pizteko neurririk ez duena, eta berrikuntzak hobekuntzarik izango ez duena”.

Ezagutu Gure Senatariak