Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2015/09/29

Euzko Abertzaleak Taldeak hamabi emendakin aurkeztu dizkio Estatuko Aurrekontu Orokorren proiektuari

Joan den ostiralean 2016rako Aurrekontu Orokorrei aurkeztutako betoaren ostean -bai Euskadi baztertzen dutelako eta bai datozen hauteskundeen ostean eratuko den Gobernuarentzat beste Exekutibo batek onartutako aurrekontuak gestionatzea zama handia izango zelako-, Senatuko Euzko Abertzaleak Taldeak hamabi emendakin aurkeztuko dizkio testuari.

rss Ezagutzera eman
Euzko Abertzaleak Taldeak hamabi emendakin aurkeztu dizkio Estatuko Aurrekontu Orokorren proiektuari

ARGAZKIA JAITSI

Hasteko, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuko proiekturako Estatuko Gobernuak aurreikusitako 1,5 milioi euroak gutxi direla iritzi dio EAJk, eta zuzkidura beste hiru milioi eurotan gehitzea eskatu du, finantzazioa guztira 4,5 milioikoa izan dadin. Jeltzaleen esanetan, Espainiako Gobernuak Europako beste Estatu Gobernu batzuek egitasmo berdinerako aurreikusi izan dutena baino nabarmen gutxiago da, eta ez dator bat Donostia/San Sebastián 2016 Fundazioko beste erakundeek egin dituzten ekarpenekin.

Euskal Y delakoari dagokionez, Euzko Abertzaleak Taldearen arabera, aurreikusitako zuzkidura ez da nahikoa Sustapen Ministroak 2019rako lana amaituta egongo zela publikoki jakinarazi zuen konpromisoa bete ahal izateko. Hori dela eta, 140 milioi euro gehiago zuzentzea eskatu du, guztira 431 milioi euroko inbertsioa egin dadin. Igoera hori geltokietara sarbideak egitera eta Bergarako Korapiloa amaitzera zuzendu dezala exijitu du EAJk.

Beste alde batetik, Euzko Abertzaleak Taldeak Ertzaintzako funtzionario izateko lan eskaintza Segurtasun Batzordeak adostutako 8.000 agenteetaraino hel dadin bermatzeko bestekoa izatea eskatu du. Kontuan hartu behar da 3.000 ertzainek baino gehiagok utziko dituztela euren lanpostuak datozen hamar urteotan, lehen deialdietako agenteak euren erretiro adinera heltzen joango direlako. Bestalde, emendakin bat aurkeztu da lan publikorako kontratazio prozesuak malguagoak izan daitezen, eta beste bat funtzionarioen maila desberdinei tratamendu berdina eman diezaien. Horrez gain, Diru laguntzen Lege Orokorra, Kontzertu ekonomikoaren Legea eta Foru Erregimenaren babesa, eta 2010ean EAEri transferitutako lan politika aktiboen konpetentzia errespetatu dezala exijitzen du.

Horiez gain, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioari bi azpiegitura egitea eskatzen zaio: Laudion Basaurbeko Hondakin Uren Araztegia eraikitzea, eta Kadagua erreka bideratzea Gueñesgo udaletxetik eta Arangureneko paper lantegiaren arteko zatian. Lehen proiektuak 18 milioi euroko aurrekontua du eta bigarrenak, 10 milioikoa.

Azkenik, beste emendakin batek egoera batzuetan BEZ gutxitua berriz ere aplika dadin eskatzen du: ile apaindegi zerbitzuetarako, eta eskulana modu intentsiboan erabiltzen diren sektoreetarako, BEZ igo zenetik krisi larrian daudenak; albaitari zerbitzuetarako, animalien gaixotasunak aurreikusi, diagnostikoa egin edota artatu behar direnetan; eta kultur ekintzatarako, zinea, antzerkia edota musikarekin, esate baterako.  

GARRANTZITSUA: Lotura honekin Euzko Abertzaleak Taldeak erregistroan aurkeztutako agirira sar zaitezke, bertan 2016ko Estatuko Aurrekontu Orokorretako Lege Proiektuari aurkeztutako emendakin guztiak ikusi ahal izateko: http://senado.eaj-pnv.eus/adjuntos/pnvDocumentos/17914_archivo.pdf

Ezagutu Gure Senatariak