Prentsa Aretoa
2015/10/09
Donostia 2016 kultur Hiriburuko proiektuarentzat Estatuak laguntza gehiago ematea nahi du Euzko Abertzaleak Taldeak
Maria Eugenia Iparragirreren iritziz, 2016ko Estatuko Aurrekontu Orokorretan aurreikusitako 1,5 milioi euroak beste 350.000 eurorekin gehitzea “ez da zentzuzkoa” eta Talde Popularrak aurkeztutako emendakin transakzionala ez du onartu.
Euzko Abertzaleak Taldeak Kultura Ministerioak Donostia 2016 kultur Hiriburuko proiektuarentzat egoera berdinean beste Gobernu batzuek egin dituztenen “mailako” ekarpena egin dezala eskatuko du berriz ere. Talde Popularrak proposatutako 350.000 euroak, kontuen proiektuan aurreikusten ziren 1,5 milioi euroei gehituko zirenak, “ez da zentzuzko kopurua” Maria Eugenia Iparragirrerentzat.
EAJk aurreikusitako zuzkidura beste hiru milioi euro gehitzea proposatu zuen bere emendakinetan, guztira 4,5 milioiko finantzazioa lortzeko asmoz, baina Alderdi Popularrak lehen aipatutako kopurua baino ez du proposatu emendakin transakzional baten bitartez. Jeltzaleek ezezkoa eman diote eskaintza honi eta epeak agortu arte diru laguntza handiagoa eskatzen jarraituko dutela iragarri dute. Alderdi Popularrak derrigorrean egin behar izan du emendakin transakzional bat, honakoan EAJ eta PSOEri, izan ere Senatuko tramitean ez duelako emendakinik aurkeztu, Euskadiko Alderdi Popularrak horixe esaten zuen arren.
Aurrekontuen Batzordean Iparragirrek gogoratu duenez, Donostia 2016 Fundazioak 47,8 milioi euroko aurrekontua du, Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzaren urte desberdinetako aurrekontu sendotuan oinarrituta. Aipatutako hiru erakundeek, hurrenez hurren, aurrekontuaren %26,2, %26,1 eta %25,1 jarriko dute, eta Estatuko Gobernuaren ekarpena %10 baino ez da izango, 2014, 2015 eta 2016ko ekarpenak kontuan hartuz. Aldiz, senatariak Wroclaw hiriaren adibidea jarri du; aurten kultur hiriburu izango den honetarako Poloniako Gobernu zentralak aurrekontuaren %27,61 zuzendu du haien proiekturako.
Ordezkari jeltzaleak jakinarazi duenez, Europako kultur hiriburuen jarraipena eta aholkularitza egiten duen batzordeak Donostiako proiektuari diru laguntza gehiago ematea eskatu dio; baita proiektua finantzatzeko formula aldatzeko ere, adibidez, beste ministerio edota erakundeei aparteko laguntza eman dezaten eskatuz. Horrez gain, Bruselatik ere ekarpena handitzea eskatu duela ere aipatu du, laguntza zuzena emanez eta ez proiektu zehatz batzuei emandako laguntzen bitartez. Gainera, gogoratu du Donostiako Udaleko Alderdi Popularrak sutsu defendatu duela diru honen beharra oraintsu Udalean zentzu honetan onartutako mozioan.
Amaitzeko, Iparragirrek 2016 urtea, atzeratu ezin den epea, gainean dagoela ohartarazi du. “Orain hartu behar dugu gaia lehentasun moduan, bestela berandu izango da. Ez dago beste aurrekonturik egitasmo honentzat, horregatik, Gobernuari azken ahalegina eskatzen diogu, gero egin ahal zen guztia ez dela egin pentsa ez dezagun”, eskatu du. Senatari jeltzaleak atsekabea agertu du Donostian eta Gipuzkoan Bildu agintzen zegoen bitartean proiektuan geldialdia izan zuelako; “haiek ez zuten lagundu, baina orain bietan gobernuan gaudenok eta fundazioan erantzukizuna eta konpromisoa dugunok, orain arte oztopoak izan direla jakinik ere, martxan dagoen egitasmo honetara gehitzeko gaitasuna erakutsi behar dugu”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19