Prentsa Aretoa
2015/11/15
‘Lehenik Euskadi. Euskadi es lo que importa‘, “inoiz baino gehiago, euskal hiritarrok gure etorkizuna jokoan izango dugun hauteskundeetarako goiburua”
Andoni Ortuzarrek Durangon baieztatu duenez EAJk ez du “Espainian gobernatzea bilatzen” baizik eta “gurea defendatzea”. “Rajoy, Sánchez, Rivera eta Iglesiasen ardura Espainia da; Euskadi da gurea”.
-
Andoni Ortuzar III (es). Hauteskunde Orokorretarako EAJ-PNVren hautagaitzen aurkezpena. 2015/11/15
-
Andoni Ortuzar II (eus). Hauteskunde Orokorretarako EAJ-PNVren hautagaitzen aurkezpena. 2015/11/15
-
Andoni Ortuzar I (eus). Hauteskunde Orokorretarako EAJ-PNVren hautagaitzen aurkezpena. 2015/11/15
-
Íñigo Urkullu II (eus). Hauteskunde Orokorretarako EAJ-PNVren hautagaitzen aurkezpena. 2015/11/15
-
Íñigo Urkullu I (es). Hauteskunde Orokorretarako EAJ-PNVren hautagaitzen aurkezpena. 2015/11/15
-
Aitor Esteban II (es). Hauteskunde Orokorretarako EAJ-PNVren hautagaitzen aurkezpena. 2015/11/15
-
Aitor Esteban I (eus). Hauteskunde Orokorretarako EAJ-PNVren hautagaitzen aurkezpena 2015/11/15
Landako Gunea - Aitor Esteban
MINTZALDIA - 2015/11/15Landako Gunea - Iñigo Urkullu
MINTZALDIA - 2015/11/15Landako Gunea - Andoni Ortuzar
MINTZALDIA - 2015/11/15
“Gutxitan gertatu da, inoiz ez esatearren, euskal hiritarrok horrenbeste dugula jokoan, abenduaren 20an izango duguna, alegia. Politika bor-bor dago une honetan, gure autogobernuari ziurgabetasun eta mehatxu handiak ezarri zaizkio. Adi egon behar dugu. Guztiaren gainetik egiteko mehatxua dakarren tentaldi zentralizatzailea Euskadira hel ez dadin; berriz ere, EAJ da Euskadi lehentasun dutenen babesa. Zentralismotik babestuko gaituzten babes botoak behar ditugu. Euskadi da lehena, eta Euskadik EAJ indartsua behar du, Madrilen euskal herritarren interesak defendatuko dituen euskal talde sendoa,alegia”. Mezu argi bezain zuzenarekin itxi du gaur, Andoni Ortuzarrek, Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak, EAJ-PNVk A-20ko hauteskundeetarako kanpaina abian jartzeko egin duen ekitaldia, zeinetan Jeltzaleek Hauteskunde Orokor hauetarako ‘Lehenik Euskadi. Euskadi es lo que importa’ goiburua aurkeztu duten. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Diputatuen Kongresurako zerrendaburu Aitor Estebanek ere hitz egin diete gaur Durangoko Landako Gunean elkartu diren 1500 lagunei. Beraien ondoan taula gainean egon dira EAJ-PNVk Kongresu eta Senaturako EAEko Hiru Herrialdeetan aurkeztuko dituen zerrendak osatzen dituzten 27 emakume eta gizonak.
Gaurko ekitaldian une hunkigarri eta gogoangarria bizi da bertaratu guztiek,ardura osoz, minutu bateko isilunea gorde dutenean, ostiral gauez Parisen izan ziren atentatuetako biktimen omenez. Urkulluk bere diskurtsoan baieztatu duenez, gaurkoa da “printzipioak, baloreak, errespetua eta duintasuna azpimarratu behar ditugun eguna. Euskadin bizi izandako guztia gogoratzen dut eta Europako herri guztien batasuna aldarrikatu nahi dut terrorismoa borrokatzeko eta mundu osoan demokraziaren garapenaren alde laguntzeko”.
Ortuzarrek gogora ekarri du Durango izan zela aurreko batean, maiatzean, EAJ-PNVk udal eta foru hauteskundeetarako kanpaina abian jarri zuen lekua, eta hauteskunde horiek EAJrentzat oso arrakastatsuak izan direla. Baina EBBren presidenteak zentzu berean ohartarazi nahi izan du abenduaren 20ko hauteskundeetan konfiantza gehiegi izateko arriskuan eror gaitezkeela, euskaldunontzat urrun geratu ahal diren arren, horren urrun ez daudelako “Gutxitan gertatu da, inoiz ez esatearren, Euskadik eta euskal herritarrok horrenbeste dugula jokoan” iragarri du jeltzaleen buruak”. Zentzu honetan, Ortuzarrek gaur Durangon elkartu direnen aurrean planteatu du egunotan batek baino gehiagok egin lezakeen galdera: “EAJren helburua euskal kausaren defentsa baldin bada, zertara joango da EAJ Madrilera?”. “Ba, gurea defendatzera” aldeztu du. “Inork hezkuntza eredurik inposa ez diezagun, ezta osasun edo administrazio eredua ere ez; inor euskal herritarren pentsioekin jokoan ibil ez dadin ; espetxe politika bakearen zerbitzura egon dadin; giza eskubide guztiak babes daitezen; Abiadura Handiko Trenarekin hartu diren konpromiso guztiak eta epe guztiak bete daitezen; euskal enpresek beren lehiakortasuna zigortuko ez duen tarifa elektrikoa ordain dezaten; inork zer garen eta zer izan behar dugun esan ez diezagun; Euskadi nazioaren balioa azpimarratzera joango gara; geure erabakitzeko eskubidea defendatzera. Horretara joango gara Madrilera!”. EBBren presidenteak,aldi berean, argi eta garbi utzi du EAJ-PNVk Madrilen ez duela inolako koaliziorik osatzeko asmorik izango. “Gure borondatea ez da Espainian gobernatzea” baieztatu du. “Guretzat Euskadi da garrantzitsuena. Guztiekin izango gara solidarioak, baina beti Euskadiren alde eta Euskadiren defentsan. ‘Lehenik Euskadi. Euskadi es lo que importa’. Ez Rajoyk ezta Sánchezek ere, ez Riverak ezta Iglesiasek ere ez dute hori esango. Beraien ardura Espainia da; gurea Euskadi.Hori da ezberdintasunik handiena. Eurek euren gauzak egin ditzatela, gu geurera eta gureak defendatzera joango gara, Herri honetako jendearen alde egitera, euskal emakume eta gizonak defendatzera”.
EBBren presidenteak Catalunyan une honetan bizi den prozesua ekarri nahi izan du gogora. Ortuzarrek gaurko ekitaldian irakurri ditu José Antonio Agirrek 1934ko uztailean Gorte Nagusietan esan zituen hitzak: “Gobernuak ulertuko du Catalunyan autonomia ezarri baino ez duela egin, eta ez du balio orain Berme Epaimahai batek legea betetzen duela eta Gobernuak Konstituzioa hitzez hitz betetzen duela esatea; herrien bizitzan eta herritarren arteko harremanetan, legeetatik kanpo ere, gorago dagoen zeozer dagoelako, sarri askotan gatazkak bihotzetik bihotzera konpontzen direlako, legeak zorrozki betetzearekin baino. Baina orain,Catalunyaren ahotsa entzunda, ez dugu entzungorrarena egingo”. “80 urte geroago” esan du Ortuzarrek, “hitz horiek neure egiten ditut. Eta ez dut Catalunyaz gehiago hitz egingo, ez baitiot Rajoyri kanpaina egin nahi. Dramatizatzen ari dira, egoera puztu dute, jendeak gaur Espainian dagoen anabasaz baino, horretaz hitz egin dezan”.
Iñigo Urkullu lehendakariak aldarrikatu du EAJ-PNVk orain arte Madrilen Euskadiren interesen defendatzaile gisa egin duen bidea. Zentzu horretan baieztatu du abenduaren 20koak “euskal hauteskundeak” izango direla “Euskadiren etorkizuna jokoan izango dugulako: etorkizun ekonomikoa eta enpleguaren etorkizuna; bake eta bizikidetza etorkizuna; autogobernu etorkizuna; Euskadiren etorkizun politikoa.Euskadik asko du jokoan. Gara eta izan behar dugu. Gehiago izateko egon behar dugu”. Urkulluk euskal nortasun berezia Madrilen ere babesteko beharra azpimarratu du. “Ezberdinak gara , ezberdinak gure jarreretan. PPk bere benetako aurpegia erakutsi du: gehiengo nagusia burugogorkeriaren zerbitzura, elkarrizketari uko egitearen eta inposaketaren zerbitzura; Euskadin elkarrizketa ahalbidetzen dugu, jarrerak hurbiltzen ditugu, akordioa lantzen dugu. Ezberdinak gara gure lehentasunetan. Alderdi Popularrak zerbitzu gutxiago eta inposaketa gehiago ezartzen ditu; laguntza gutxiago eta kopago gehiago; Euskadin lehentasuna ematen diegu pertsonei,osasunari,hezkuntzari eta gizarte babesari . Eta, ezberdinak gara balore demokratikotan ere: PPk bere gehiengo absolutua LOMCE legea edo lan erreforma inposatzeko baliatu du, legea borondate demokratikoa baldintzatzeko erabili izan du. Ez Catalunya ezta Euskadi ere, ez da nazio aniztasuna aitortzen ari, ez zaio borondate demokratikoari entzuten. Guk Euskadin letra larriz idazten den demokrazia defendatzen dugu, ideia eta asmo guztien askatasuna, beren defentsa eta aplikazioa. Ezberdinak gara, ez hobeak ezta okerragoak ere; euskal emakume eta gizonak, Nazio gisa hazteko borondatea dugunak” baieztatu du.
Urkulluk gaur egun euskal autogobernuak pairatzen dituen eraso eta mehatxuak aipatu ditu, besteak beste Estatutuaren urratzea, eskumen inbasioa edo Ekonomi Ituna eta Nafarroako Ekonomia Hitzarmena. Lehendakariak esan du eraso honen jatorria “Estatu estrategia” bat dela. “Zentralizatzeko estrategia da. Botere zentrala indartzeko eta Euskal Autogobernua ahultzeko estrategia. Gure gaitasun ekonomikoa eta politikoa mugatzean, hustean eta zapaltzean oinarritzen den estrategia. Alderdi Popularraren eta Ciudadanos taldean izan ditzakeen aliatuen estrategia da”. “Gu indartsuak gara eta ilusioa dugu, herri egitasmoa konpartitzen dugu. Hazteko helburua partekatzen dugu eta elkarrekin egin nahi dugu. Madrilen izango gara hoberako aldatzeko. Historia bat dugu. Eskubideak ditugu. Helburuak ditugu. Hazteko momentua da, eta Euskadi EAJren indar batuari esker haziko da. Madrilen Euskadiren interesak gehiago eta hobeto defendatzen dituena bozkatzeko momentua da. EAJ da Euskadi Euskadin. EAJ da Euskadi Madrilen”, esan du Urkulluk eta bertaratu guztien txalo zaparrada beroa jaso du.
Aitor Estebanek, bere aldetik, gaurko momentu politikoak Euskadirentzat daukan garrantzia azpimarratu du. “Hauteskunde guztiak garrantzitsuak dira, Madrilek euskal hiritarroi eragiten diguten botereak dituelako, baina oraingo hauteskundeak are garrantzitsuagoak izango dira”. Estebanen hitzetan “hurrengo denboretan aurre egin beharko diegun erronketatik harago,besteak beste Estatu eredua , Konstituzioaren balizko aldarazpena edo Euskadi nazio gisa aitortzea, Madrilera joango gara Estatuak bere konpromisoak bete ditzan” hauen artean AHTa egiteko lanak “eta Bizkaia,Gipuzkoa eta Arabaren interesak defendatzera”. Euskal hiritarrekin izango gara, beren ongizatearen alde egingo dugu. Gu gara beren bermea” baieztatu du.
‘Lehenik Euskadi. Euskadi es lo que importa’
Gaurko ekitaldian, EAJ-PNVk hauteskundeetara eramango duen goiburua eman du ezagutzera, ‘Lehenik Euskadi. Euskadi es lo que importa’. EAJ-PNVk hitz horiekin zer esan nahi duen? Espainiar estatuko alderdiek behin eta berriz azpimarratu dute hauteskunde hauek aurpegi bi baino ez dituela , edo, gehien jota, hiru edo lau: Marianorena, Pedrorena, Albertena eta Pablorena. EAJ-PNVko emakume eta gizonok ez dugu planteamendu horrekin bat egiten. Hauteskunde hauek horiek baino aurpegi gehiago dituztela uste dugu. Milaka. Ehunka mila. Euskadiko herritar guztiena. Euskadi da gure herria eta,hori baino gehiago, euskal herritar guztien amets,beharrizan eta egitasmoen batura da. Horregatik uste dugu A-20 koak ez direla soilik Marianoren,Pedroren edo Pabloren hauteskundeak… ez dira hori izango hemen bizi eta lan egiten dugunontzat, hurrengo hauteskundeak Euskadirenak ere badirelako. Hori da gure esparrua. Hori da eztabaida. Eta EAJk gure herriari eta gure herrikideei eragingo dien gai guztiak eztabaidatuko diren toki guztietan egon nahi du. Beti egin dugu eta egiten segituko dugu. Orain, inoiz baino gehiago, mehatxuak inoiz baino handiagoak direlako. Madrilgo Kongresuan eta Senatuan egon nahi dugulako: Gure estatua babesteko eta hobetzeko. Gure autogobernu ereduan aurrera egiteko, guretzat autogobernuak ongizatea esan nahi duelako. Hemen bizi diren emakume eta gizonek gozatzen duten ongizatea, herritarrak ditugulako helburu. Euskadin gehien behar dutenekin partekatu nahi dugun ongizatea. Guk ez dugu Estatuko Gobernurik nahi. Hori ez da gure helburua ezta gure egitekoa ere. Baina, bai sinesten dugu EAJ-PNV dela gure herriaren eta gure herrikideen interesak defendatzeko lanaren bermatzaile bakarra. Lehenik, Euskadi dugulako.
Bideo erlazionatuak...
EBB
2015/11/15
EBB
2015/11/15
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19