Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2016/03/15

Alderdi Popularrak gizartearen ardurak alde batera utzi eta alderdikeriaz jokatzen duela deitoratu du Bildarratzek

Alderdi Popularrak Espainiako batasunaren inguruko mozioa aurkeztu izana kritikatu du Senatuko Euzko Abertzaleak Taldeak, langabezia, ekonomia edota ustelkeriaren inguruan egin beharrean

rss Ezagutzera eman
Alderdi Popularrak gizartearen ardurak alde batera utzi eta alderdikeriaz jokatzen duela deitoratu du Bildarratzek

ARGAZKIA JAITSI

Senatuko Euzko Abertzaleak EAJ-PNV Taldeak deitoratu egin du Alderdi Popularrak Espainiako gizarteak dituen ardura nagusietako bat ere kontuan hartu ez izana Goi Ganberako legegintzaldiko lehen ekimen moduan. Gorte Nagusietarako hauteskundeak egin zirela laster hiru hilabete beteko direnean, Gobernua eratzeko adostasunik ez dagoenean eta Estatu espainiarrean dauden langabezi, ekonomia eta ustelkeria egoera kezkagarriekin, Alderdi Popularrak Espainiako nazioaren batasuna blindatzea helburu duen mozioa aurkeztu izana  “alderdiaren komenientziaren arabera jokatzea da, baita xextra bilatzea ere adostasuna bilatu beharrean”, Jokin Bildarratzen iritziz.

Jeltzaleen bozeramaileak “hauteskunde kanpaina etengabean” aritzea leporatu dio funtzioetan dagoen Gobernua babesten duen Taldeari, gaiak komenientzia politikoaren arabera lantzen dituela gehituz. Bildarratzek gogoratu duenez, CISen azken datuen arabera, herritarren kezka nagusiak langabezia, ekonomia, politikoak eta ustelkeria dira, azken hau izanik ardura nagusiena inkestatutakoen heren batzentzat. Aldiz, Estatu espainiarraren batasunaren gaia %3,4k baino ez dute ikusten arazo moduan.

Talde Popularraren mozioari dagokionez, Konstituzioak ahalbidetzen omen dituen autonomia eta elkartasuna terminoez egiten den erabilera gaitzetsi dute jeltzaleek, batez ere “Gernikako Estatutuaren 24 gai osorik pendiente daudenean, eta 8 gaitan hainbat arlo ere oraindik pendiente daudenean; azken hiru urte hauetan Eusko Jaurlaritzak  Konstituzio-kontrakotasuneko 11 errekurtso, bost eskumen-gatazka positibo eta administrazioarekiko auzien epaitegian hiru gatazka jarri behar izan dituenean; eta alde biko berme sistemarik ez dagoenean eta inposizioa eta errezentralizazio planifikatua dagoenean”, zerrendatu du Bildarratzek.

1978ko Konstituzioa onartzerakoan izan zen “kontsentsua” ere zalantzan jarri du; horrela, EAJ testua sortu zuen Batzordetik kanpo utzi zutela eta euskaldunen %65ek bozketan ez zutela babestu gogoratu du. “Gaur egun ez litzateke onartuko ez Euskadin ez Katalunian”, iritzi dio Bildarratzek.  “Espainia nazio bat izango da; Euskadi nazio bat da. Hemen sortzen den ataka konpontzeko era bakarra dago: Estatuan dagoen nazio aniztasuna berdintasunez onartzea”, azaldu du, eta horretarako “adostutakoa eta legala den kontsulta egitea”, planteatu du. “Irtenbide bat da XXI mendean eta Europar Batasunaren eraikuntza honetan. Ez dugu ezer aldez aurretik zehazten; bakarrik entzutea eskatzen dugu. Guztiz demokratikoa den printzipio bat onartzea eskatzen dugu, eta egiten dugun planteamendua adostasuna eta ituna behar beharrezkoa izango direla adierazi, lehenago edo beranduago adostasuna ezinbestekoa iruditzen zaigu”.

Ezagutu Gure Senatariak