Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2016/03/30

Errefuxiatuak babesteko dagoeneko existitzen den legea aplikatzea eskatu du Bildarratzek

Senatuko Euzko Abertzaleak Taldeak deitoratu egin du ez Europako Batasunak ezta Estatu espainiarrak ere ez dutela aplikatzen etorrera masiboetan behin behineko babesa emateko 2001ean onartutako Europako zuzentaraua, Errege dekretu bitartez transposizioa izan zuena.

rss Ezagutzera eman
Errefuxiatuak babesteko dagoeneko existitzen den legea aplikatzea eskatu du Bildarratzek

ARGAZKIA JAITSI

Senatuko Euzko Abertzaleak Taldeak Europara migrazioan datozen pertsonei behin behineko babesa emateko dagoeneko existitzen den Europa mailako zein Estatuko mailako legedia aplikatzea eskatu dio Gobernuari. Hain zuzen ere, Jokin Bildarratzek 2001ean onartutako Europako zuzentarau bat aipatu du, modu masiboan desplazatutako pertsonei babesa emateko gutxieneko arauak jasotzen dituena, eta pertsona hauek hartu eta horren ondorioak onartzeko kide diren Estatuek pareko esfortzua egin dezaten arautzeko neurriak jasotzen dituena. Zuzentarau honek Estatu espainiarraren transposizioa jaso zuen bi urte beranduago Errege Dekretu bitartez.

Senatari jeltzaleak Democràcia i Llibertat Talde Katalanak aurkeztutako mozio baten harira defendatu du posizio hau; Talde Popularraren gehiengo osoak bertan behera bota duen mozioan Estatu espainiarrean errefuxiatuak jasotzeko prozesuan parte hartze aktiboa izan dezan eskatzen zitzaion Gobernuari. EAJren ordezkariaren esanetan, “egoera hau ez da berria eta horregatik onartu zen behin behineko babesaren kontzeptu hau, baina Europako Batasuna ez da aplikatzen ari”, gogoratu du.

Bildarratzen iritziz, Estatua “jarrera negargarria” izaten ari da errefuxiatuekin, eta azken urteotan bere konpromisoak ez dituela bete gogoratu du.  Horrela, 2012 eta 2013rako aurreikusi zituen 984 errefuxiatuetatik bakarrik 128 hartu zituen; 2014an, bat ere ez zuen hartu, nahiz eta 854 pertsona hartuko zituela esan; eta 2015ean, iragarri zituen 16.000tik, 18 besterik ez.  

Estatu espainiarra “ez da parte aktiboa izaten ari arazo honen irtenbidean”, Bildarratzen aburuz, baina, alderantziz, gogoratu du badaudela udal eta Autonomi Erkidegoak horretarako prest daudenak eta borondate eta baliabideak jartzen ari direnak.

Ordezkari jeltzaleak deitoratu egin du, baita ere, Europako Batasunak eta Turkiak gai honetan lortu duten akordioak ez duela kontuan hartzen batzorde Mistoak hartutako erabakia. Testuinguru honetan, Turkia herrialde segurua ote den eta giza eskubideak errespetatzen ote dituen galdetu dio bere buruari, baita zilegi den ala ez giza arazoa den hau herrialde otomandarra Europako Batasunean sartzeko negoziazioekin nahastea.

Ezagutu Gure Senatariak