Prentsa Aretoa
2016/06/16
Ortuzar: “Ezker Abertzalea aireak nondik ematen dion ez dakiela dabil: moldeetan ‘podemizatu‘ eta diskurtsoan ‘eajkotu‘ egin da
EBBren presidenteak Bergaran Unidos Podemos taldeari eskatu dio euskal hiritargoaren gainean barrerik ez egitea: “Zergatik daukate Euskadirentzat ‘La sonrisa de un País‘ Espainiarako duten goiburu berbera eta Catalunyan, aldiz, ‘La sonrisa de los Pueblos‘ ezberdin hori? Zein Herriri buruz ari dira?”, galdetu du.
Andoni Ortuzar. Ekitaldia Bergaran (2016-06-16)
HITZALDIA - 2016/06/16
“Ezker Abertzalea abenduan gutxi atera eta ekainean nota hobea atera zuten ikaskideei kopiatuaz gainditu nahi duen ikaslea da. Baina irakasleak, eta kasu honetan dira euskal emakume eta gizonak, ez du plagio hori ontzat emango”. Hori izan da Andoni Ortuzarrek, Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak, Bergaran egin den ekitaldi politikoan zabaldu duen mezuetako bat. Ortuzarrekin batera beste hizlariak izan dira Joseba Egibar, Gipuzko Buru Batzarraren presidentea, eta Joseba Agirretxea, Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburua.
Ortuzarrek bertaratuei azaldu nahi izan die ekainaren 26an EAJ-PNVren alde bozkatzeak duen garrantzia, bereziki beste alternatiba Espainiako lau alderdi politikoak direnean, duela asko Euskadiz ahaztu zirenak, edo, bestela, Ezker Abertzalea, orain Madrilera joan nahi duena EAJ-PNVk 80. Hamarkadan erabiltzen zuen diskurtso berbera erabilita. “Gustatu ala ez, eta ez zaigu gustatzen, oraindik asko dira Madrilen hartzen diren eta euskal herritarroi zuzenean eragiten diguten erabakiak”, azaldu du Ortuzarrek. “Eta adi egon behar dugu, Madrilen geurea babestu behar dugu. Eta hori EAJk baino ez du bermatuko. Batzuek nahi ez dutelako eta besteek ezin dutelako”.
Nahi ez dutenak dira “alderdi sukurtsalista” deituko ditugunak. Horretan, Espainiako lau alderdiak berdin-berdinak dira. Pancorboko tunela igarotakoan amnesiak jota geratzen dira. Ez dute gogoratzen nork bozkatu dituen ere. Madrilgo buruen zerbitzura dauden robot bihurtzen dira. Euskadiri kalte egiten dion gairen bat dagoela? Bost axola! Madrilgo nagusiak esango diena bozkatuko dute!”, esan du Ortuzarrek. “Ez, ez pentsatu zoratu naizela Ciudadanos koherenteago ikusten dudala esaten badut. Horiek behitzat aurpegia erakutsi egin dute. Aldundiak kendu nahi dituzte, Ekonomia Ituna ezabatu nahi dute eta esan egiten dute”, aitortu du EBBren presidenteak. “Besteek ez dute argi hitz egiten, baina batzuetan barruko pentsamenduak traizio egiten diete. Begiratu bestela Pedro Sánchezi, eztabaidan euskal politika behin baino ez zuen aipatu eta bakarrik erabili zuen beraiek, sozialistek, Estatutu Politiko Berriari ateak itxi zizkiotela esateko. Harropuzkeriatan erortzeko. Edo, bestela, Begiratu Podemos taldeko hemengo bozeramaileari, bera Gizarte Segurantzaren kutxa bakarraren aldekoa zela esan zuenean, hau da, PP eta PSOEren antzera pentsatzen duela, horiek ere ez dutelako ondo ikusten Gizarte Segurantza Euskadira ekartzea, Gernikako Estatutuan argi eta garbi jasotzen den arren. Eta Rajoyz, zer esango dizuet… Lehendakariari ez dio erantzuten baina inkonstituzionaltasun errekurtsoak, bata bestearen ondoren aurkeztu ditu”. EBBren presidenteak Unidos Podemos taldearen hizkera bikoitza kritikatu du. “Euskadin erabakitzeko eskubideaz ari dira baina Madrilen esaten dute Espainiaren batasunaren bermatzailerik onenak direla. Zergatik daukate Euskadirentzat ‘La sonrisa de un País’ Espainiarako duten goiburu berbera eta Catalunyan, aldiz, ‘La sonrisa de los Pueblos’? Zein Herriri buruz ari dira ? Zeinetaz nahi dute trufa egin? Ahal Dugu taldearengandik espero dezakeguna hori bada, hobe ezin badute”.
Eta Madrilen Euskadiren interesak defendatzerik ez dutenak dira Ezker Abertzaleko hautagaiak. “Lehengo egunean Otegik aurpegiratu zigun kea saltzen genbiltzala. Beraiei bai dariela erre usaina. Aireak nondik jotzen dien ez dakitela dabiltza”, erantzun du Ortuzarrek. “Kanpaina honetan akabua egiten ari dira. Jatorri txinatarrera bueltatu dira, baina ez komunismoagatik baizik eta kopiatzeko irrika horregatik. Moldeetan ‘podemizatu’ eta diskurtsoetan ‘eajkotu’ egin dira. Hautagaiak aldatu dituzte, ekitaldien itxura, buruen janzkera ere bai, Podemosen klon bihurtzeko… Eta gero, entzuten badiezue, guk abenduko 20rako kanpainan esaten genuen berbera esaten ari dira. Hara, orain euskal agenda deskubritu dutela ematen du; orain Madrilera joan behar omen da geurea babestera, eta jadanik hori ez da nork bere burua saltzea dilista plater baten truke; orain Madrilen eraginkor izan nahi dute eta espainiar politikaren aldaketaren eragile izan nahi dute, Madrilen ‘euskal enbaxada’ izan nahi dute. Eta hori guk erabili genuen, noiz eta 80. hamarkadan. Hori bai, CUPekoen kutunak dira, Catalunyako prozesu burujabea hondoratu nahi duten horiena, Otegiren hitzetan hemen ezarri beharko litzatekeen hori hondoratzen ari direnena”, esan du jeltzaleen buruak.
Bere aldetik, Joseba Agirretxea Gipuzkoako Kongresurako hautagaiak hauteskunde hauetarako euskaldunon aukera zein den galdetu du; zalantzan jarriz alderdi bakoitzak benetako proiektu fidagarria duela, eta horren adibidea, azken sei hilabeteotan alderdi politiko batzuek erakutsitako espektakuloa jarri du. Agirretxeak EAJ-PNVko jeltzaletasunaren sendotasuna agerian utzi du hauteskunde hauetan, instituzioen arteko proiektu bakarra sendotuz, herri bateko eskubide sozialak eta kolektiboetan oinarrituta. Segituan, hauteskunde hauetan alderdien arteko mezu kontrajarriak nabarmendu ditu, eurentzat onurakoak eta kontrako interesak kontuan hartuta. Eta, “Podemos, PP, PSOE eta Ciudadanos alderdiei buruz, Euskadirentzako proiektu ezadun alderdiak direla esan du. Azkenik, ezker abertzaleak galdutako denbora errekuperatu nahian, beste batzuk “denbora badaramatzagula herri honen alde lan egiten”.
Azkenik, Agirretxeak gogoratu du euskaldunon ahotsa Madrilen goraipatzeko modu bakarra EAJ-PNV bozkatzea dela. Kongresurako hautagaiaren hitzetan, zentzudun jokatu behar da, “guk erakutsi dugulako hitza betetzen dugula, ondo egiten dugula, herri hau maite dugula eta horren alde buru belarri lan egiten dugula”.
Egibarren hitzetan “Zenbat eta dependentzia gutxiago orduan eta askeago”. Hauteskunde hauek “Espainiako politikak porrot egin” dutenaren seinale direla esan du Egibarrek, “eta ez hori bakarrik, Estatu guztia dago krisian” gehitu du. Joseba Egibarrek adierazi duenez, bere buruari askotan galdetzen dio “zer egiten dugu guk Estatu honetan?”. Zentzu horretan, zuzenean eragiten diguten erabaki asko oraindik Madrilen erabakitzen direla onartu du. “zer aurkeztu eta zer defendatzeko lana badugu; oraindik dependentzia handia daukagu eta argi eduki behar dugu dependentzia gutxiagorekin askeagu izango garela”.
Testuinguru honetan, EAJren estrategia “gurea defendatzean” oinarritzen dela azpimarratu du. “baina defendatzea bakarrik ez du balio, proposatu, eragin, akordioetara iritsi ahal bada, aurrera egin, kontsultak bultzatu eta erabaki” behar dutela adierazi du. “Espainiako politikan ez galtzeko modu bakarra euskal erakundeak erabakitzen dutena defendatu eta babestuz lortuko dugu, euskaldunak erabakitzen dutena” gehitu du.
Eskubide guztien defentsa, bakearen sendotzea, bizikidetza eta estatus juridiko-politiko berria dira EAJk euskal agendan defentdatzen dituen hiru oinarriak. Azken honi lotuta, Egibarrek ohartarazi duenez “ez dago aldebikoiztasun efektiborik baldintza bereko erlaziorik gabe, eta baldintza berdinik gabe subordinazioa dago, menpekotasuna edo imposizioa”. Harreman politiko berriko eredua exigitzen ari gara, gogoeta demokratiko sakona egin dadila, euskal herria, kataluniako eta galiziako herriak erabakitzeko eskubidedun herriak onartuak izan daitezela. “Elkarbizitzarako politika formulak ezin dira imposatu” gehitu du. “Handik inposatuak izan ez gaitezen, bertako ezberdintasuna defendatu dezagun, posizio propioa” bukatu du.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19