Prentsa Aretoa
2016/09/01
Jarduneko Gobernua Senatuaren kontrol neurrien pean azaltzea eskatu du Bildarratzek
Bozeramaileak gogoratu duenez, jarduneko Exekutiboak urriaz geroztik kontrolik izan ez duten erabakiak hartzen jarraitzen du; hori dela eta, Goi Ganberaren jarduna normaltasunez martxan jartzea eskatu du.
Senatuko Euzko Abertzaleak Taldeko bozeramaileak Jarduneko Gobernua Goi Ganberaren kontrol neurrien pean azaltzea eskatu du Bozeramaileen Batzordean. Jokin Bildarratzek erakundearen jarduna normaltasunez martxan jartzea eskatu du; osoko bilkurak hasi eta Batzordeak osatu ez ezik, Exekutiboa kontrolatzeko lana ere egitea exijituz. “Estatu Idazkariak Gobernuak Ganberen kontrol neurrien pean ez agertzeko duen borondatea jakinarazi digu, baina, gure iritziz, hau derrigorrezko eginbeharra da. Urriaz geroztik Gobernua ez dago baldintza normaletan, baina honek ez du esan nahi erabakiak hartzen ez dituenik, eta erabaki horiek kontrolatu egin behar dira; gure erantzukizuna da”.
Osoko Bilkurak laster hasiko badira ere, EAJren bozeramaileak Batzordeak eratzea ere eskatu du, bai legegileak bai legegileak ez direnak, aurreko legealdian egin zen bezala. “Gobernuaren eskemaren arabera egin izan da beti, baina berau osatzeko dauden arazoak ikusita, lanean hasi behar gara: Gobernuarengandik independentea den erakundea da Senatua eta arazoak ez dira berez konpontzen: langabezia, pobrezia, industrian dauden gabeziak…”, aipatu ditu. Honen harira, Bildarratzek aurreko legealdian batzorde guztiak eratu ziren arren hauek ez zirela ostean batzartu salatu du.
Alderdi Popularra eta Ciudadanosen arteko itunean jasotako Senatuaren birmoldaketa dela eta, Bildarratzek zera adierazi du: “Euskadi eta Estatuko Gobernuaren arteko harremana aldebikoa dela ulertu arren, lurralde ordezkaritzarako ganbera ere existitzea koherentea dela uste dugu, Estatu deszentralizatua den heinean: alemaniarren antzera lan egingo lukeena interesgarria izan liteke, senatari gutxiagorekin eta harreman desberdinarekin…”, baina ordezkari jeltzalea sinesgaitz azaldu da. “Alderdi nagusiek ez dute ganbera honi irtenbidea emateko borondaterik izan. Ez dakit benetan sinesten duten autonomien Estatuan, Estatu plurinazionalean; sentsibilitate, nazio, idiosinkrasia eta izaera desberdinak izanik errealitate desberdina osatzen duen Estatuan. Orain arte ez PPk ez PSOEk ez dute sinetsi horretan, eta argi dago Ciudadanosek ez duela sinesten eta existitu beharko ez litzatekeen eta 1978ko Konstituzioan jasotzen ez den Espainia bakar eta elkartu baten alde lan egingo duela.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19