Prentsa Aretoa
2016/10/18
Cazalisek ezetza eman die PPren enpresentzako neurriei Merkatuaren Batasunerako Lege “birzentralizatzailean” finkatzen direlako
EAJren senatariak gogoratu duenez, Legeak Autonomi Erkidegoetako autonomia konstituzionalaren aurka egiten du, eta Europan egiten denaren kontra, Estatuko merkatu bakar uniformatua planteatzen du.
Jose Maria Cazalis senatariak Euzko Abertzaleak Taldearen ezezkoa agertu du Alderdi Popularrak Estatuko enpresen tamainari begira Gobernuari zenbait neurri har ditzan eskatzeko aurkeztu duen mozioari. Ekimena “asmo onekoa” eta “publierreportajea” dela esan eta gero, EAJren ordezkariak beste behin “PPren asmo birzentralizatzailea” salatu behar izan du, izan ere, eskaeraren zati bat Merkatuaren Batasunerako Legean finkatzen da.
Aipatutako Legearen oinarrizko artikuluetako bat konstituzionala den ala ez zalantzan jartzen zuen Estatuko Kontseiluaren Diktamen batek, Cazalisek gogoratu duenez; honek, testuaren arabera, ‘Autonomia Erkidegoetako autonomia konstituzionalaren aurka egiten du larriki’. Gaineratzen duenez, ‘Europan egiten denaren kontra, Estatuko merkatu bakarra planteatzen du’, Botere Judizialaren Batzorde Nagusiak egiten duen linea berean; izan ere, azken honen konklusioetan azaltzen den moduan, ‘merkatuaren berdintasuna ez da merkatuaren uniformetasuna’, eta ondasun eta enpresen berdintasuna eta zirkulazio askatasuna bermatzen du. Horregatik, Merkatuaren Batasunerako Legea indartzeak eta bete behar izateak ezinezko egin dio EAJri Talde Popularraren, Fororen eta UPNren botoekin onartu den mozioari baiezkoa ematea.
Senatari bizkaitarrak gaitzetsi egin du PPk Euskadi bezalako autonomia erkidegoek Industria edo Merkataritza eskuduntzak dituztela ahaztu izana, horrek ezaugarri eta helburu desberdinak izatea eragiten duelako, Estatu mailako ekimenak hartzea zentzugabekeria bihurtuz. “Estatu mailan industria BPGren %20 izatea jartzen da helburutzat, Urkullu Lehendakariak Euskadin %25eko helburua jarri duenean”, aipatu du adibide moduan.
Euskadin dagoen esperientzia zabalean oinarrituz, Cazalisek onartu egin du hamar enpresatik bederatzi enpresa txiki eta ertainak izatea “muga bat dela euren lehiakortasunean”, horregatik planteatu du “enpresa txiki eta ertainen arteko taldeko lanerako eta lan osagarrirako neurriak hartzea, ez hainbeste enpresak batuz, baizik eta helburuak eta estrategiak batuz”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19