Prentsa Aretoa
2016/10/19
Mendekotasun Legearen arabera Euskadiri zor dion dirua ordaindu diezaiola Estatuko Gobernuari exijitzeari uko egitea leporatu die Ahedok PP eta PSOEri
Popularren aurkako botoek, sozialisten abstentzioarekin, EAJk aurkeztu duen mozioa bertan behera utzi dute; bertan, adierazitako zenbatekoak eta oinarrizko egutegia errespetatu dituzten autonomiei konprometitutako dirua ordaintzea eskatzen zen.
Nerea Ahedok Senatuak Estatuko Gobernuari Mendekotasun Legearen arabera hartutako konpromisoen arabera “legea bete” dezala exijitzeari uko egitea leporatu die Alderdi Popularra eta Alderdi Sozialistari. Popularrek kontrako botoa eta sozialistak abstentzioa eman duten mozioan Gobernuari 39/2006 Legea, Mendekotasun Legea, bere osotasunean betetzeko beharrezkoak diren tresnak martxan jar ditzala exijitzea eskatzen zuen senatari bizkaitarrak, tartean beharrezkoak diren aurrekontu partidak ere bideratuz.
Honenbestez, Exekutiboak Euskadiri zor dion dirua ordain diezaion exijitu du, EAEk, beste erkidego batzuek bezala, Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko Legean “adierazitako zenbatekoak eta oinarrizko egutegia errespetatu” dituelako. Horrela, irtenbide bat ere planteatu du, hain zuzen ere, “Itun eta Hitzarmen Ekonomikoa duten Autonomia Erkidegoetan Kupoa eta Ekarpena kalkulatzerakoan kontuan izan dezatela”.
Ahedok gaitzetsi egin du Exekutiboak Legearen aplikazioari ahalbideratu dion “luzamenduak” Legearen lehenengo Azken Xedapenak jasotzen dituen baldintzak bete dituzten erkidegoak kaltetu izana. Legea pixkanaka aplikatzea eta horretarako iragan uztailerako burutua izan beharko zukeen egutegi bat finkatzen zen, baina Rajoyren Exekutiboak krisiaren aurrean sortu zuen Aurrekontuen Egonkortasunerako Legearen III. Tituluak eragina du horretan. Izan ere, bertan minimoak ezartzen zituen neurriak hartu zituzten eta, ondorioz, aurreikusitako prestazio ekonomikoen kopuruak murriztu ziren eta onuradunen sarbidea atzeratu zen zerbitzu eta prestazioetara; honenbestez, erkidego batzuetan prestazioak geratu egin ziren baina, aldi berean, Legeak aurreikusitako baldintzak bete zituztenak, tartean Euskadi, konprometitutako ordainketarik gabe utzi dituzte.
EAJren senatariak Lege honen finantziazioak bere egunean “aurreikuspen argi eta errealistarik ez” zuela izan gaitzetsi du, eta horren ondorioak orain ari direla ordaintzen nabarmendu du. “Ez dira bakarrik ordaintzen ari adostutakoa bete duten erakundeek, diru hori beste zeregin batzuetara bideratu ahal izango zutenak, batez ere laguntza honen jasotzaile izan daitezkeen pertsonak ari dira ordaintzen; mendekotasunen bat duten pertsonak”, azaldu du. EAJk legeak eskumenen inbasioa ere egiten zuela salatu zuen PSOEren Gobernuak indarrean jarri zuenean, eta hain zuzen ere Alderdi Sozialistak aurkeztutako emendakina onartzeari uko egin dio Ahedok, bertan etorkizunera begirako neurriak hartzea planteatzen zuelako, kontuan hartu gabe akordioa bete ez diren hamar urteotan metatutako zorrak.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19