Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2016/12/20

Justizia administrazioan euskarak duen erabilera eskasa aurpegiratu dio Bildarratzek Rafael Catalá ministroari

EAJren bozeramaileak, justiziaren kalitate urria salatzeaz gain, frankismoaren biktimen elkarteekin batzartu ez izana ere leporatu dio ministroari.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Euzko Abertzaleak Taldeko bozeramaileak Rafael Catala Justizia ministroak Senatuan egin duen agerraldia aprobetxatu du Euskadiko Justizia administrazioan euskarak duen erabilera eskasa dela aurpegiratzeko. Senatari jeltzaleak jakinarazi duenez, “Euskadin milaka sententzia ematen badira ere, bakarrik hiru egin dira euskara hutsez”, eta gabezi hori konpontzeko hainbat neurri dagoela gogoratu dio. “Ez da nahikoa hizkuntza biak koofizialak direla esatea edota eskubide berdinak dituztela”. Izan ere, Hizkuntza Gutxituen Europako Batzordeak laugarren aldiz jarraian helarazi ditu hizkuntzen koofizialtasunaren inguruan Ministerioak dituen gabezien zerrenda eta neurriak.

Beste alde batetik, Bildarratzek Estatuko espainiarreko justiziaren kalitate urria ere azpimarratu du, horretarako Europako Kontseiluko Ustelkeriaren aurkako Estatuen Batasunak (GRECO) argitaratutako txostena argudiatuz. Bertan, “belarritik tira egiten zaio bere independentzia falta dela eta”. Senatari jeltzalearen arabera, Catalak erabilitako hitzak aurreko ministro popularrak, Alberto Ruiz Gallardonek, 2012an egin zuen analisiaren antzekoak izan dira; hain zuzen ere, justiziaren politizazioa eta geldotasunaren inguruan, eta administrazioa azkarragoa, hurbilagoa eta independenteagoa izateko beharraren inguruan. Horregatik, ministroari eskatu dio aurreratu dezala “zein neurri gehigarri hartuko dituen guzti hau posible egiteko”.

Memoria Historikoaren inguruan, EAJren bozeramaileak Eroritakoen Haranetik Familiartekoak lurpetik atera nahi dituzten Elkartekoekin oraindik batzartu ez izana leporatu dio ministroari, 2015ean Goi Ganberan horretarako konpromisoa hartu zuen arren. Arlo honetan, berriz ere gaitzetsi egin du Gobernuko Presidenteak harrotasunez publikoki esan izana azken bost aurrekontuetan euro bakar bat ere ez duela zuzendu Memoria Historikoaren Legea bete ahal izateko, horregatik honen derogazioa beharrezkoa ez dela iritziz.

Ezagutu Gure Senatariak