Prentsa Aretoa

2017/01/12

Heziketa, zentzurik zabalenean, desberdintasuna eta genero biolentziari aurre egiteko giltza da Iparragirrerentzat

EAJren senatariak ekintzak prebentzioan zentratzea eskatu dio Berdintasun Ministroari, konponketan edo zigorretan hainbeste egin ordez.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Dolors Montserrat Berdintasun Ministroak gaur goizean Senatuan egin duen agerraldian, arlo honetako Batzordeko bozeramailea den Maria Eugenia Iparragirrek desberdintasunari eta genero biolentziari aurre egiteko giltza heziketa prebentiboa zentzurik zabalenean egitea da, hezkidetzari garrantzi berezia emanez. “Prebentzioaren barruan heziketa dago, baina heziketa ez da bakarrik eskolan eskaintzen dena, gizartean dagoen kontaktu guztia ere hor sartzen da: familia, publizitatea, komunikabideen tratamendua…, hauek guztiek eragina izaten dute haurrengan”.

Ordezkari jeltzalearen iritziz, Ministerioa ez da ari prebentzioaren arloan ekimen gehien egiten, eta berriz ere jakinarazi du genero biolentzia “gizon eta emakumeen arteko desberdintasunaren adierazle gorenena baino ez da, eta honi prebentziotik egin behar zaio aurre, eta ez konponketa edo zigorren aldetik”.

Iparragirre pozik agertu da azken urteotan emakumeak gero eta protagonismo handiagoa hartzen ari direlako gizartean, baina “iraganeko kateetatik ezin askatu izana” gaitzetsi du, familia eta lana bateragarri egiteko asmoari dagokionez, esate baterako. “Esaldia demagogiatik hurbil egon daitekeen arren, errealitateari erreparatuz gero ematen du emakumezkoek bakarrik egin dezakegula lan etxetik kanpo behin etxeko ‘betebeharrak’ eginda ditugunean; horixe antzematen da, adibidez, seme-alabak zaintzeko eszedentzien %93 emakumezkoek eskatzen ditugula ikusita”, jakinarazi du senatariak. Honen harira, komunikabideen papera azpimarratu du berriz ere, desberdintasun hori mantentzeko tresnak izan daitezkeelako.

Berdintasun Ministroari arazo honi aurre egiteko gauzatuko dituen ekimenen berri galdetzeaz gain, Maria Eugenia Iparragirrek alderdikeriak alde batera uztea eskatu die Talde Parlamentario guztietako arduradunei “eragiten digun arazo sozial larri honen eztabaidan”.

Ezagutu Gure Senatariak