Prentsa Aretoa
2017/02/07
Medikamentuen Preziorako Ministerio arteko Batzordean Euskadik parte hartze finkoa izan dezala exijitu du Ahedok
Senatari jeltzarearen iritziz, botikak finantzatzen dituztenak Autonomia Erkidegoak izan arren, hauek ordezkaritza gutxi dute bertan Gobernuak duenarekin erkatuz, eta kupoaren bitartez zuzentzen direnetan arriskua handiagoa dela gaineratu du.
Euzko Abertzaleak Taldeak Osasun Batzordean duen bozeramaileak Medikamentuen Preziorako Ministerio arteko Batzordean Euskadik parte hartze finkoa izan dezala exijitu dio Estatuko Gobernuari. Gobernua Kontrolatzeko Senatuan egin den saioan, Nerea Ahedok Autonomia Erkidegoen parte hartze formula alda dezala eskatu dio Dolors Montserrat Ministroari, “proportzionaltasun gabezi argia” delako bertan Erkidegok bik bakarrik parte hartu ahal izatea, sei hilabeteko txandatan, erabakien pisua Ogasun, Osasun, Ekonomia eta Industria Ministerioen eskuetan geratuz.
Medikamentuetarako Ministerio arteko Batzordea da botiken prezioa finkatzen dituena eta, Autonomia Erkidegoak prestazio hauek finantzatzen dituztenak izan arren, indarrean dagoen ordezkaritza sistemaren eraginez “ahots gutxi eta erabakitzeko gaitasun minimoa dute. Aplikatzen den sistema honakoa da: ‘nik gonbidatzen dut baina zuk ordaintzen duzu’; ordaintzen duzu nik esaten dudana, nik esaten dudan legez eta nik esaten dudan prezioan”, laburtu du EAJren senatariak.
Euskal Autonomia Erkidegoak aipatutako Batzordean leku finkoa izatea justifikatzeko arrazoia “Euskadik arrisku handiagoak hartzen” dituela da, Euskadiko finantza erregimenaren espezifikotasunarengatik kupoaren bitartez zuzentzen delako, Nafarroako Foru Erkidegoarekin gertatzen den bezala.
Nerea Ahedok gogoratu duenez, osasun sistemari buruz aritzen garenean ohikoa da zahartzean eta kronikotasunean zentratzea, baina, bere iritziz, “determinanterik handienak garapen teknologikoa eta farmazeutikoa dira”. Hori dela eta, zenbait eskari egin ditu: botiken erabilera arrazionalaren alde lan egitea; kalitatezko preskripzio eraginkorraren alde lan egitea, gaixoek botika onenak izan ditzaten eraginkortasun, segurtasun eta kostu aldetik osasun emaitzak hobeak izan daitezen; eta farmazia gastuen beharrezko jarraipenaren alde lan egitea. Horregatik, zenbait eskari luzatu ditu: berrikuntzaren finantzaziorako akordioetara heltzea, botikak hobetu ahal izateko; hauek garaiz eta zentzuzko kostuan lortzea, merkatuak, benetako berrikuntza mailak eta osasun zein bizitza kalitatean oinarritutako prezioan; eta, azkenik, zaharkitutako edo osasun emaitzak hobetzen ez dituzten botiketan inbertsioak gutxitzeko gaitasuna izatea.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19