Prentsa Aretoa

2017/04/03

Jokin Bildarratzek Eroritakoen Harana demokratizatzea exijitu du

EAJren senatariak zentroaren esanahia aldatzea eskatu du, bisitatzen dutenak “hausnarketarako eta ezagutzarako leku batera” joan daitezen.

rss Ezagutzera eman
Jokin Bildarratzek Eroritakoen Harana demokratizatzea exijitu du

ARGAZKIA JAITSI

Senatuko Euzko Abertzaleak Taldeko bozeramaileak Eroritakoen Harana demokratizatu dezala exijitu dio Estatuko Gobernuari monumentuari esanahi berria emateko prozesua abian jarriz. Mozio baten bitartez, Jokin Bildarratzek eskaera bat egin du Goi Ganberako Batzorde Konstituzionalean, hain zuzen ere, zentroa “Guda Zibila eta ondorengo Diktaduran benetan gertatutakoaren erakusgarri izan dadila; zentrora joaten diren ikasle eta bisitariak hausnarketarako eta ezagutzarako leku batera joan daitezen”.

Franco diktadorea eta Primo de Rivera Falangeko sortzailea hilobiratuta dauden monumentuaren hierarkizazioarekin amaitzea eskatzen zuen mozioa atzera bota dute Alderdi Popularreko kideek, nahiz eta gainontzeko Taldeetako bozeramaileek babesa eman dioten. Horregatik, beste gai batzuen artean,  Bildarratzek Santa Cruz del Valleko abatarekin akordioa bilatzea eskatu du haien gorpuzkiak ateratzeko, Eroritakoen Haranaren Etorkizuna aztertzeko Adituen Batzordeak eginiko txostenaren gomendioak jarraituz. Bozeramaile jeltzaleak azaldu duenez, “ezer ez egitea zerbait egitea ere bada: biktima batzuen eta besteen arteko hierarkizazioa mantentzea da”.

Helburu honekin, Alderdi Popularrak ordezkatze emendakina jarri dio EAJren ekimenari, aldaketa hauek egiteko Estatuko gizartearen kontsentsu zabala lortu behar dela justifikatuz, adibide moduan jarriz oraindik badagoela aipatutako pertsonaia bien heriotzaren urteurrenean hauek gogoratzeko eskelak jartzen dituztenak; gainontzeko bozeramaile guztiek gaitzetsi duten argudioa. Lehenago ere, antzeko zentzuan zihoan iritzia agertu du Gorteekiko Harremanetarako Estatu Idazkariak, “gaindituta dauden gaiak” eta “orrialdea pasatzearen alde daudenak” aipatuz.  Bildarratzen iritziz, PPk “ez du bat egiten Memoria Historikoaren Legearen espirituarekin”, eta Mariano Rajoyk egin zituen adierazpen batzuk gogoratu ditu, bost urtetan horretarako euro bakar bat ere ez duela zuzendu harrokeriaz esan zituenekoak; “beraien adierazpenak zentzu batekoak dira baina ekintzak beste batzuk dira”.

 

Ezagutu Gure Senatariak