Prentsa Aretoa
2017/07/28
Genero indarkeria bezalako gai garrantzitsuetan adostasunetara heltzeko Ikerketa Ponentziak erakutsi duen gaitasuna azpimarratu du EAJk
Genero indarkeriaren kontrako estrategiak lantzeko ikerketa Ponentziaren txostenean aho batez onartu diren neurriek zehatz-mehatz errespetatuko dituzte Autonomi Erkidegoen eskuduntzak.
Maria Eugenia Iparragirrek modu positiboan baloratu du Senatuko Berdintasun Batzordeko kideek genero indarkeriaren kontrako estrategiak lantzeko ikerketa Ponentziaren txostena bezalako “gai garrantzitsuetan alderdikeriak baztertu eta adostasunetara heltzeko erakutsi duten gaitasuna”.
Oraindik ere indarkeria matxista egoerak bizi direla gogoratu eta “aurre egin beharreko erronka asko” dagoela gogoratu arren, EAJko bozeramaileak balioa eman nahi izan dio emandako aurrerapausoari: “Desberdintasun egoera onartezinei aurre egiteko tresnak eskainiko ditu, askotan biolentzia ekintzak eta hilketa bidegabeak eragiten dituzten desberdintasun egoerak”, azaldu du Iparragirrek. Adostutako proposamenak etorkizunean gauzatu daitekeen Genero Indarkeriaren aurkako Estatu Itunerako oinarriak izan daitezke.
Euzko Abertzaleak Taldeak 266 neurri zituen testuaren aldeko botoa eman du, sei hilabetetan 52 agerraldi eta hainbat bileraren ostean alderdi politiko guztien adostasuna lortu duen testua. EAJk eskatuta, neurri guztiek Autonomi Erkidegoen eskuduntzak zehatz-mehatz errespetatuko dituztela jasotzen du agiriak, “euretariko asko arrakastaz ari direlako garatzen Euskadin, Emakunde eta Ertzaintzaren bitartez”.
Iparragirrek “gazteen artean ematen ari diren zenbait jarrera” azpimarratu nahi izan ditu, horregatik prebentzio eta sentsibilizazio arloan aurreikusitako neurriak baloratu ditu, hezkuntza ezinbestekotzat joz, neska, mutil zein irakasleen artean; horrez gain, parte hartzen duten eragile guztien prestakuntzaren beharra eta kontzientziazio kanpainen beharra ere gogoratu du, azken honetan erasotzailearekiko bazterketan zentratuz. Bigarren bloke batek biktimei egiten zaien harreran jartzen du arreta, osasuna eta laguntza psikologiko, juridiko, ekonomiko eta sozialeko neurriak proposatuz, edota biktimen eskubide eta berdintasuna hobetuz, lan arloan hobekuntzak planteatuz. Txostenak erakundeen erantzunean ere jartzen du atentzioa, egungo protokoloak garatuz eta protokolo eta koordinazio erakunde berriak sortuz, eta tresnen interkonexioa era eraginkortasuna hobetuz.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19