Prentsa Aretoa
2017/10/02
Etxanok PPk Sektore Publikorako Kontratu legeari sartu dizkion aldaketak atzera botatzea eskatu du langileen posizioa sendotzeko
Popularren hiru emendakinei Podemosek Senatuan eman dien abstentzioa Kongresuan mantenduko balitz langileentzako kaltegarriagoa izango litzatekeen testua finkatuko lukete.
Maria Dolores Etxanok Sektore Publikorako Kontratu legea idazterakoan lortutako adostasunera itzultzea eskatu die alderdi politikoei, PPk Senatuan onartu dituen hiru emendakinekin aldatu eta gero. Langileriarentzat kaltegarriagoa izango litzatekeen testua eragingo luketen aldaketa hauek Podemos eta EH Bilduren abstentzioa jaso zuten, hori dela eta, “Podemosek hausnarketa egitea eta Kongresuan posizio hori mantendu ez dezala espero dugu, bestela PPk bere asmoa aurrera aterako lukeelako”, ohartarazi du senatari jeltzaleak.
Etxanok azaldu duenez, Goi Ganberan egindako aldaketek, emendakin tekniko moduan justifikatuak, “legea txarragoa egiten dute, lizitazio publikoetan enpresa hitzarmena aplikatzea ahalbidetzen dutelako, langileentzat txarragoak diren hitzarmenak lehenesten dutelako azken lan erreformaren eta Langileen Estatutuaren aldaketen ondoren”. EAJko ordezkariak aldaketa hauek bertan behera uztea eskatu du kontratazio publikoan langileen posizioa sendotze aldera.
BPGaren %20ari eragiten dion legearen inguruan, kontratazio publikoan aplikatu beharreko sektorerako hitzarmen kolektiboan jasotzen diren soldata baldintzak bete daitezela da EAJk luzatu duen proposamena, horrela lizitazioetan parte hartzen dutenek hitzarmen kaltegarriagoak erabiltzea eta kontratazioetan langileen eskubideak kaltetuko lituzketen prezio eta koste murrizketak egitea saihesteko. “PPren emendakinen aurka bozkatu dugu eta Kongresuan aldaketa hauek gauzatu ez daitezen lan egiten jarraitzeko konpromisoa hartzen dugu, Kontratazio Publikoan kontratuen prezioek langileen eskubideen kontra joan ez daitezen”, aurreratu du Etxanok.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19