Prentsa Aretoa
2017/11/15
Cazalisek portu eta aireportuetan petroliotik deribatutako erregaiak erabiltzen dituzten ibilgailuak elektrikoekin edota gas naturalekoekin ordezkatzeko epea ezartzea proposatu du
EAJko senatariak Estatuko Gobernuari helburu hori lortzeko plana egin dezala eskatzea exijitu du, horretarako Autonomi Erkidego, portu eta aireportuen erakunde kudeatzaile eta sektoreko enpresa eta profesionalekin batera lan eginez.
Jose Maria Cazalisek Estatuko portu eta aireportuetan petroliotik deribatutako erregaiak erabiltzen dituzten ibilgailuak elektrikoekin edota gas naturalekoekin apurka-apurka ordezkatzen joateko epea ezartzea proposatu du. Estatuko Gobernuari helburu hori lortzeko plana egin dezala eskatzea exijitu du EAJko senatariak, horretarako Autonomi Erkidego, portu eta aireportuen erakunde kudeatzaile eta sektoreko enpresa eta profesionalekin batera lan eginez, baina ekimena bertan behera geratu da PPkoen botoei esker.
Energia Batzordeko bozeramaile jeltzaleak aipatutako instalazioetan zentratu du bere ekimena, bertako lanetarako petroliotik deribatutako erregaiak erabiltzen dituzten hainbat ibilgailu biltzen delako espazio txikian, dagozkion gasen isurketekin. Eragingo lukeen onura ekonomikoaz gain, elektrizitatea edota gas naturala erabiltzeak ingurumen aldetik ere hainbat abantaila izango lituzkeela azpimarratu du Cazalisek, bigarrenaren kasuan, %85 NO2 isurketa gutxiago, %100 SO2 gutxiago, %95 partikula solido gutxiago sortuko lukeelako, eta CO2 %35eraino gutxituko lukeelako.
Senatari bizkaitarrak errefusatu egin du Talde Popularrak bere ekimenari aurkeztu dion emendakina, honek ez zuelako onartzen ordezkapena egiteko epea zehaztea. Izan ere, honekin ekimena balio gabe uzten zuten popularrek, nahikotzat ematen zutelako gaur egun Espainiako Gobernuak jarraitzen duen lan ildoarekin ‘aurrera jarraitzea’. Cazalisen aburuz, “argi eta garbi dago hau ez dela nahikoa Estatuak garraioa bezalako sektore zehaztugabeetan isurketak modu eraginkorrean gutxitzeko hartu dituen konpromisoak betetzeko”. Senatariak koherentzia eskatu die Talde Popularra eta Estatuko Gobernuari, hain zuzen ere, nazioarte mailan agindu eta sinatzen dutena –adibidez, Espainia 2050 Plataforman integratu zen, urte horretarako Estatu bakoitzak bere ekosistemak modu naturalean parekatu ahal dituen baino karbono isurketa gehiago ez egitea bilatzen duena- eta bide horretan legeak egiten dituztenean erakusten duten jokabide eta mugiezintasunaren arteko koherentzia.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19