Prentsa Aretoa

2017/12/04

EAJren iritziz, 155. Artikuluaren betetze maila aztertzen duen Batzordeak hauteskunde kutsua du eta Kataluniako Parlamentaren lana usurpatzen du

Jokin Bildarratzen arabera, neurri honek ez ditu betetzen Konstituzioaren blokeko legeak eta “mugarik izango ez balu, konstituzio diktadura baten aurrean egongo ginatekeen”.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Autonomi Erkidego eta Konstituzio Batzorde Bateratuko EAJko bozeramaile den Jokin Bildarratzek “ez dio onartzen” erakunde honi 155. artikuluaren betetze maila aztertzeko eginkizuna Kataluniako “Parlamentari dagozkion funtzioak usurpatzen dituelako”. Horrez gain, aipatutako Autonomia Erkidegoko hauteskunde kanpainaren bezperan bilera egiteak “hauteskundeei begira besterik ez dagoela erakusten du”.

Senatari jeltzaleak berriz ere gogoratu du ez direla errespetatu Konstituzioaren 155. artikulua aplikatu ahal izateko derrigorrezko betebeharrak, lehenik eta behin, aplikatu egin zelako nahiz eta jakin Puigdemont Presidentak independentzia adierazpenik ez zela egin erantzun ziola Mariano Rajoyri.  Gainera, hartutako neurriak “gehiegizkoak” izan direla iritzi dio, eta gobernu bat kentzeak, Europan beste inon hartu ez den neurriak, “gestionatzeko ezgaitasuna” erakusten duela.

Horrez gain, salbuespen neurri hauek aplikatuz, Konstituzioaren blokean dauden “lege guzti-guztiak” hautsi direla azpimarratu du Bildarratzek, bere iritziz “Lege Organikoa den Estatutaren edukia aldatzen dutelako, Konstituzioak ezartzen duen prozedura bera ere errespetatu gabe”. EAJko bozeramailearen aburuz, neurri berezia izateak ez du salbuesten legea betetzeko beharraz. “155a aplikatzeak mugarik ez balu, konstituzio diktadura baten aurrean egongo ginatekeen”, baietsi du.

Bildarratzen esanetan, Estatuko Gobernuak “errealitate paralelo bat sortu nahi du” 155. artikuluaren aplikazioaren ostean normaltasuna itzuli dela esaten duenean. “Auzitegi Konstituzionalaren arabera Generalitateak betetzen ez zituen 20 puntuetatik, hain zuzen ere Ministroen Kontseiluak hartu zituen neurriak oinarritzat hartzeko erabili zituen 20 puntuetatik, zeintzuk bete dira?”, galdetu du. Hartutako neurrien inguruko beste galdera batzuk ere luzatu ditu Bildarratzek: “Nola konpondu da Kataluniako Parlamenta eta Estatuko Gobenuaren interesen arteko talka? Bortxa daiteke Kataluniako Parlamentaren bortxaezintasuna?  Sufragio aktiborako eta pasiborako eskubideak betetzen dira katalanek bozka bitartez aukeratutako Parlamentak hautatutako Governa kanpoko autoritate batek bere kargutik kentzen duenean? Kataluniako Estatutak legegintzaldi bati amaiera emateko jasotzen dituen baldintzak bete dira?”.

Ezagutu Gure Senatariak